ALKAINBURU ESKALADA GUNEA

ALKAINBURU ESKALADA GUNEA . GOIERRI ESKOLA .ORDIZIA

Ondorengo dokumentu honetan, Gabiriako Alkainburu Eskalada Gunea sortzeko proiektua aurkezten da. Proiektu hau Gabiriako eskalaitzaile taldeak Udalaren laguntzarekin eta babesarekin egin du. Aldez aurretik, jakinarazten da txosten hau behin behineko proiektua dela, eta oraindik prozesuan dagoen lan bat denez, bertan azaltzen diren ezaugarri eta asmoak ez dira definitiboak. Alkainburu Eskalada Gunea osatzeko bidean ezarri diren lehenengo oinarriak dira, hots, hasierako pausuak. 

Lehenengo bultzada honi jarraipena eman ahal izateko, Gabiriako Udalari aurkezten diogu txostena, beharrezko izapide formal eta legalak hobetsi ditzan.