Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

2020ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak. Proiektuak aurkezteko oinarriak

2020ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak. Proiektuak aurkezteko oinarriak

Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzua Sareak eta Edebé Argitaletxeak, aurten Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntzarekin, 2020ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarietan parte hartzeko dei egiten die Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei nahiz gizarte- erakundeei.

Sariaren helburuak

  1. Ikastetxeen eta ikasleen ikaskuntza kontuan hartzen duten gizarte-erakundeen lana aitortzea, erkidegoaren bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak garatzen dituzte-eta.
  2. Ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak hezkuntza arrakastatsurako eta konpromiso sozialerako tresnak direla aitortzea.
  3. Konpromiso sozialerako partaidetzazko kultura solidarioa indartzea eta zabaltzea eta, horretarako, zabalkundea suspertzea eta ikaskuntza-zerbitzua ezartzea.

Ezaugarriak eta eskakizunak
1. Nork hartu ahal izango du parte?

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH – Batxilergoko eta Lanbide Heziketako1 ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatu guztiek hartu ahal izango dute parte 2016ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien deialdian, baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Halaber, gizarte-erakundeek ere hartu ahal izango dute parte (gazteen mugimenduak eta elkarteak, astialdirako elkarteak, eskauten elkarteak, boluntarioen elkarteak, ingurumeneko elkarteak, kulturalak…), baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Ikastetxeek eta parte hartzen duten gizarte-erakundeek indarrean dauden legeak errespetatu behar dituzte, eta, bereziki, haurrak babesteko neurriei buruzko guztia.

Aurreko deialdian saritutako ikastetxeek eta gizarte-erakundeek ezin dute berriro proiektu bera aurkeztu, baina bai beste proiektu batzuk.

Aurreko deialdietan finalista izan diren ikastetxeek eta gizarte-erakundeek berriro proiektu bera aurkezteko aukera dute, 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan burutu bada, eta beste proiektu batzuk ere aurkez ditzakete.

Sariak hezkuntza-sektore ez-unibertsitarioentzat direnez, instituzio unibertsitarioek ezin izango dute ikasle unibertsitarioak protagonista dituen proiekturik aurkeztu, baina parte hartu ahal izango dute deialdian aurkeztutako ikastetxeen edo gizarte-erakundeen laguntzaile gisa.

(1) Kontzeptuak honako hauek biltzen ditu: Oinarrizko Lanbide Heziketa; Erdi eta Goi mailako heziketa Zikloak; heziketa egokitua edo berezia eta premia bereziak dituzten ikasleen zereginen ikaskuntza; Lanbide heziketa artistikoa, helduen hezkuntza eta enplegurako formazioa.

Administrazio publikoak ere kanpoan geratzen dira, baina ikastetxeen edo aurkezten diren gizarte- erakundeen erakunde laguntzaile gisa aurkez daitezke.

Ezinbestekoa izango da deialdian aurkezten den proiektuak instituzioko (ikastetxeko edo gizarte- erakundeko) zuzendariaren abala edukitzea eta ez bakarrik proiektuko arduradunarena.

Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.

2. Nolako proiektuak aurkez daitezke?

Salbuespen gisa, COVID-19ren pandemiak 2019-2020 ikasturtean eragindako egoera kontuan hartuta, deialdi honetan ondoz ondoko bi ikasturteko proiektuak onartuko dira:

  1. 2018-2019 ikasturtean burutu diren ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak, iazko deialdira aurkeztutakoak izanda ere.
  2. 2019-2020 ikasturtean burutu diren ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak.

Ez da onartuko aurreko esperientziarik edo oraindik praktikan zehaztu gabeko proiekturik.

Aurkeztuko den ikaskuntza-zerbitzuko esperientzia bi eredu hauetako batekin identifikatu beharko litzateke:

A eredua: Ikastalde edo, gizarte-erakundeen kasuan, adin-talde edo kolektibo baten proiektua.

B eredua: Ikastetxe edo gizarte-erakunde osoaren proiektua edo hainbat ikastetxek partekatua, edo ikastaldea baino goragoko dimentsioa duen taldearena.

Honako honi deritzogu Ikaskuntza-Zerbitzua:

3. Zer hartuko da kontuan, bereziki?

Ikasmaila eta proiektuaren gaia direnak direla, epaimahaiak honako hauek izango ditu kontuan: 1. Ikaskuntzen eta garatutako zerbitzuaren arteko lotura estua.

2. Zerbitzuaren bidez ume eta gazteek kontuan hartzen duten premia sozialaren egiazkotasuna eta garrantzia.

3. Ume eta gazteen partaidetza aktiboa proiektu osoan: premiak ikertzean, proiektua diseinatzean, garatzean eta ebaluatzean.

4. Lurraldeko ikastetxeen, gizarte-erakundeen eta proiektuaren hartzaile diren pertsonen arteko sareko lana, proiektua abian jartzeko orduan kontuan izateko komunitatearen ikuspegia eta elkarrekikotasuna.

5. Justizia Sozialaren eta Giza Eskubideen ikuspegia izatea, ikasleen gogoeta eta pentsamendu kritikoa sendotzeko.

6. Gizarte-bazterketako arriskuan dauden biztanleek bultzatutako proiektuak.

7. Jardueraren garrantzia, honako hau kontuan hartuta: proiektuan inplikatutako ume edo gazteen kopurua, zerbitzuko hartzaileen kopurua eta proiektuaren iraupena.

8. Ikastetxetik edo gizarte-erakundetik kanpo eta ingurune hurbilean garatutako zerbitzua, ageriko inpaktua eragiten duena.

9. Proiektuaren jasangarritasuna eta konpromezuaren iraunkortasuna.

10. Ikaskuntza-Zerbitzua kontzeptuaren ikusgarritasuna, hezkuntza-proposamena den aldetik.

Honako honi deritzogu Ikaskuntza-Zerbitzua:

Hezkuntza-proposamen honek ikaskuntzako eta komunitatearentzako zerbitzuko prozesuak bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Proiektu horretan, parte-hartzaile guztiek inguruneko benetako premietan lan egiten ikasiko dute, hura hobetzeko asmoz.

Oinarri osoak HEMEN

Posted by Zerbikas / Posted on 18 May
  • Post Comments 0