ZURE I+Z PROIEKTUA KONTAIGUZU

Edebé editorialak, REDAPS-en laguntzarekin, “Zure I+Z proiektua kontaiguzu” gida praktikoa aurkeztu du, sarearen lau espezialisten laguntzarekin egindakoa: Roser Batlle, Josemaria Aymerich, Javier Torregrosa eta Rafa Mendia.

Ikuspuntu praktikoa duen gida bat da hau, eta profesional hauek gomendatutako aholku eta orientazioa agertzen da gehienbat, oinarri honekin: “proiektu on asko ez dira ezagunak ezan ez delako inolako idatzizko informaziorik jaso”.

Lehenengo orrietan hezkuntza zentroei ikasketa zerbitzu proiektuak idaztea zergatik den garrantzitsua argudiatzen da. Horietako arrazoietako bat, proiektua gure zentroan indartzeko tresna aparte dugula esatea da, hau berriro hausnartzera behartzen gaituelako. Eta beste oso arrazoi garrantzitsu bat proiektu hau zabaltzeko helburua da, horrela beste hezkuntza zentroek erabil dezaten.

Helburua ez da liburu bat egitea, edo oso luzea den testu bat, baizik eta arina den testu bat, ondo azalduta dagoena. Horretarako beti gidoi bat eduki behar du, zeinetan testuaren luzera eta antolaketa erabakitzen den, titulu on bat erabaki eta portada on bat diseinatu.

Horretarako 15 puntutako gidoi bat proposatzen da, fitxa teknikoarekin hasiz.

Gidoiaren 15 puntuak antzeko eskema bat jarraitzen dute: A) proposamenaren justifikazioa; B) parte hau idazteko orientazioa proiektuaren mugak, arazoak edo nahasmenak azalduz; eta C) hori azaltzeko adibide bat, gaiaren arabera.

“Zure proiektua kontaiguzu” gida proiektua publikoki aurkezteko aholku batzuekin amaitzen da, gauza ezberdina baita idatziz edo ahoz zeozer azaltzea.

Gidaren galderetako bat “zergatik da hain zaila gure I+Z proiektua ondo azaltzea publikoki hasiera baten?” da. “Nahiko arrunta da proiektu oso onen aurkezpena pobrea izatea, eta horrek amorrua ematen du hain onak izanda, ondo transmititu ezin izan direlako. Paella oso on bat plastikozko plater batean ematearen antzeko zeozer izan daiteke, pena izugarria!”.

Aurkezpen bat pentsatzean, gure helburua zein den argi eduki behar dugu: zer gertatzea nahi dugu? Nondik hasiko naiz? Zelan egingo dut?

Eta oso nota garrantzitsu bat: ez da inprobisatzen. Pertsona normalak, gehiengoak garenak, aurkezpenak prestatu behar ditugu.

Irakasle batek, gida ikusi ostean “hau izatea gustatuko litzaidake nik egin ditudan I+Z aurkezpenei begira”. Ba horretarako dugu gida hau, intseguritate asko saihesteko eta gure proiektuak modu profesional eta erabilgarri batean aurkeztu ahal izateko. Honen bitartez, garrantzitsua dena azaldu ahalko dugu gauza garrantzitsuak ez direnak saihestuz.

Gida osoa gazteleraz HEMEN deskarga dezakezu