Odol- eta ehun-ematearen Ikasketa-Zerbitzu sariak

Odol- eta ehun-ematea sustatzen dituzuen hezkuntza zentroetako edo entitate sozialetako lagun agurgarriak:

Berriro ere, Ikasketa Zerbitzu Espainiako Sareak eta Edebé Fundazioak, Formakuntza Profesionaleko eta Hezkuntzaren Ministerioaren laguntzarekin, “Ikasketa-Zerbitzu Sariak” antolatuko ditugu, ume eta gazteen konpromezua eta gizartearen hobetzea saritzeko.

Dakizuenez, gazteek haien ezagutzak, trebetasunak eta baloreak komunitatearekiko zerbitzuren bat egitearen bitartez hobetzean oinarritzen dira ekintza hauek.

22 sari emango ditugu, eta aurtengo berrikuntza horietatik bat, zuzenean zuen entitateentzako bideratuta dagoen saria dugula da:

DKV seguruek babestutako Odol eta Ehun-Ematearen Saria dugu hau.

2022ko baseetan aurki ditzakezue sari hauen definizioak, eta gainera bertan ikusi ahalko duzue zuen proiektuak beste kategoriaren baten ere aurkeztu ahal diren. 

Gure ustez, azken urteetan izugarri hasi dira odola, plasma, medula etab. lortzeko antolatzen diren kanpainak, ume eta gazteen bidez eta ikasketa zerbitzu proiektu baten bidez egindakoak. Proiektu hauek oso emaitza onak lortzen dituzte beti gizartean (emateetan eta bai emaile berriak lortzean). Sari honen bitartez, guk hau baloratzera eta zabaltzera lagundu nahi dugu.

Antolatzen dugun entitateek eta Sevillako udaletxeak (bertan izango baita sari banaketa) eramango dugu aurrera ekimen hau, eta horretarako hurrengoen laguntza dugu: DKV Seguros, Fundación La Caixa, CENEAM (Ministerio para la Transición Ecológica y Reto Demográfico). OEI (Organízación de Estados Iberoamericanos), Fundación Ana Bella, Mullor S.A. Educo. Torresco, Plena Inclusión, Esemtía, Fundación Princesa de Girona, Esade, Arci Nature y ACES-Andalucía.

Aurten sarien konbokatoria apirilaren 5an zabaldu da, eta 2022ko irailaren 30ean itxiko da, bi kurtso akademikoetan egindako proiektuak aurkezteko: 2020-21 eta 2021-22. Sarien banaketa egingo den topaketa Sevillan egingo da pertsonan edo online ere, abenduaren 16an, Ikasketa Zerbitzuaren Estatu mailako XV. topaketan.

Bitartean, lagundu ahal diguzue hau zabaltzen?

Milesker zuen laguntzagatik!

Ondo izan, 

Javier Torregrosa Peiró

Presidente

Valencia, 19 de abril 2022

Red Española de Aprendizaje -Servicio

G87285813. C/Luz Casanova, 9-pta.2-46009-VALENCIA

Asociación inscrita en el Registro Nacional de Asociaciones del Ministerio del Interior número 607126