TREBATZEN DUTEN EGOERAK

TREBATZEN DUTEN EGOERAK
Baztertze arriskuan dauden nerabe eta gazteekin interbentzioa
NARCEA editoriala
2022
Xus Martin eta Maria Lopez-Dórigak baztertze arriskuan dauden nerabeen egoera jorratzeko oso interesgarriak diren aholku eta orientazio liburu bat eskaintzen digute, eta gainera hau nerabe guztiei aplikagarria den zeozer dugu.
Liburu honetan, inguru xumeetan dauden nerabeek duten hezkuntza hobetzeko helburua duten ekintzak agertzen zaizkigu, haien ezagutzak garatu ahal izateko. Interbentzio proposamen bat agertzen zaigu, bost ezagutza oinarri bezala hartuz, eta hurrengoak barneratuz: ekarpen teorikoak, kontu etnografikoak, metodologia didaktikoak eta ekintzen proposamenak.

  • Norbera ezagutzeko gaitasuna.
  • Erlazio pertsonalak ezartzeko gaitasuna.
  • Talde baten parte sentftzeko gaitasuna.
  • Sozialki binkulatzeko gaitasuna.
  • Heziketa bat lortzeko eta emantzipatzeko gaitasuna.

Bertan azaltzen diren aukerak hainbat entitatetan jarri dira praktikan, zeinetan errespetuaren eta itxaropenaren bitartez, eskolan porrot egin duten neska mutilekin lan eginaren bitartez egin diren.
“Sozialki binkulatzeko gaitasuna”ren barruan, Ikasketa Zerbitzua aurkezten du.
“Ikasketa Zerbitzuan nerabeek ezezaguntzat duten hezitzeko metodo bat aktibatzen da: komunitatearen onura sortzen duen borondatezko ekintza batzuk proposatzen zaizkie. Laguntza eskaera honek hasiera batean nerabeak desorientatzen ditu, normalean haiek laguntza lortzen dutelako, eta ez hirugarren bati onura bat eskeini. Ikasketa zerbitzuak nerabeek hau deskubritzeaz gain, lagungarriak izateko aukera hori disfrutatzeko aukera ere ematen die”.
Beti bezala, erraz irakurtzeko eta sinplea den liburua, baina erreflexioz eta aholkuz betea, hezkuntza interbenzio hau egin ahal izateko baztertze arriskuan dauden nerabeekin.