I+Z eta koronabirusa Lanbide Heziketan

#CactusExperience Fundació Els 3 Turons-eko neska mutilek Font d’en Fargas-eko eskolako umeei laguntzen diete haien kaktusak etxean hazteko, konfinamendu garaian. Kaktusak gero eskolako leku apropos batean jarriko dira, horrela etorkizunean 2020an gertatu zena gogoratzeko. Bideo honek ikasleen esperientzia eta bizipenak jasotzen ditu, baita irakasleenak ere. Eta beste bideo honek irakasleek eta Font d’en Fargaseko lorezainek umeei ideia aurkeztea erakusten du. 

A prop teu (Zugandik hurbil). Solc Nou eskolako formakuntza profesional kurtso guztiak izan ziren proiektu honen parte, zeinetan babes, esperantza eta maitasun mezuak sortzean oinarritzen zen, covid-agatik arriskuan zeuden pertsonentzako: osasun langileak, gizarte langileak, hezitzaileak, farmazeutikoak, bakarrik dauden umeak eta hauen familiak. Sorkuntzak hainbat CRAEtara helarazi dira (hezkuntza akzio zentro erresidentzialak) eta Vall d´Hebron-en ospitalizatuta dauden umeei ere, erresidentziei, ospitaletara, farmazietara…

I+Z online Tomillo fundazioan. Tomillo fundazioko FP eta Erdi Mailako graduen 265 ikasle hainbat espezialitatekoak (hostalaritza, eletrizitatea, informatika…) 36 irakasle eta 5 laguntzailerekin batera, perfil bakoitzeko 10 ezagutza tekniko hautatu zituzten horrela bakoitzeko ekintza solidario bat antolatzeko. 

Beta etengabean. Rio Tormes CIFPeko lan eremuko arriskuen saihespeneko zikloko hainbat ikaslek ikasketa zerbitzu proiektu bat zuten, zeinen bitartez lehen sorospen kurtsoak eman nahi zizkieten umeei, eta hau utzi behar izan zuten konfinamenduagatik. Orduna I+Z proiektua urrunetik egin zuten. Tablero kolaboratibo bat antolatu zuten, eta egindako ekintzak hauek izan dira:

  • #ZutazPentsatzen kanpainan parte hartu, Salamankako unibertsitateak antolatutakoa. Bertan eskutitzak idatzi ziren Covid19-agatik ospitaletan gaixorik zeuden pertsonentzako.
  • Klaseak amaitzeko aste santua baino lehen, hezkuntza komunitaterako bideo bat editatu zuten abesti batekin. Berriro ere animo mezu bat bidaliko diegu irakasleei, pertsonalari, ikasleei eta hauen familiei.
  • Lan eremuko arriskuen saihespeneko ikasle bezala, pista jolas bat antolatu zuten, eta escape room bat ere, prebentzio gaietan oinarritutakoa eta lan arloko osasuna ezagutaraziz.
  • Klaseetara bueltatzeko segurtasun protokoloa antolatzen ari dira orain, informazio hitzaldiak eginez eta Covid19-aren aurrean segurtasun tresna egokiak antolatu ahal izateko.

Covid19 FCT. Sevillako Ramon Carande institutuko TSEASD zikloko 2. mailako ikasleek, lan zentroetako formakuntza moduloaren barnean, DBH 4. mailako ikasleak banaka jarraitzen dituzte, ekintza deportiboak antolatzen dituzte eta arloko beste hainbat egitarau ere: eguneroko ekintza osasungarriak mantentzeko, etxeko egongelak kirola egiteko antolatzeko klaseak, deskantsatzeko ohiturak eta beste hainbat.

Balioa dakart: Asturiasen dagoen El Baltan BHIko FOL (Formakuntza eta Orientazio Laborala) irakaslea den Paz Fernandez de la Verak, bere ikasleen ezagutzak beste batzuk laguntzeko zer egin ahal duten egitera animatzen ditu ikasleak. Formakuntza Profesionaleko ikasleei zuzendutako proiektua dugu hau, baina hezkuntza edozein mailara erraz mugi litzateke.

0tik 3rarteko umeak dituzten familientzako ikasketa zerbitzu proiektua: Extremadurako Suarez de Figueroa BHIko Haur Hezkuntza goi mailako zikloko lehenengo mailako ikasleek konfinamenduan dauden familiak laguntzeko proiektu hau sortu dute. Familia hauek haien etxeetan egin ditzaketen ekintzak antolatzen dituzte, bertan dituzten materialak erabiliz.

ErgosScapeVirus ikasketa zerbitzua: Dos Hermanaseko (Andaluzia) Proyecto Ergos FP zentroak proiektu hau sortu du, lau formakuntza profesional zikloen artean egikaritzeko:

  • Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleek familian egiteko esperimentuak antolatzen dituzte. Gainera, unitate birtual batzuk antolatu dituzte ere, 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiek landu ditzaten. 
  • Dietetika goi mailako zikloko ikasleek familiek egiten dituzten errezetak aztertzen dituzte, eguneroko elikagaiak hausnartuz eta hauek hobetzeko aholkuak emanez.
  • Kirolarekin lotuta dauden bi zikloetako (Naturarekin lotutako Kirol Ekintza erdi mailako zikloa eta hezkuntza eta animazio sozio-kirol goi mailako zikloa) ikasleek balkoietan egiteko ekintzak eta etxean egin ahal izateko kirolak antolatzen dituzte, hainbat adinetarako. Hauetako proiektu bat Kirol Eskola Inklusiboko jarraipena egitea da, zeinetan ikasleek autismoa duten pertsonekin kontaktuan dauden, jolasak eta animoak bidaliz.
  • Gizarte integrazio goi mailako zikloko ikasleek dauden beharrizanak bilatzen dituzte, eta beste ziklo batzuetako ikasle batzuekin lan eginez hauei erantzuna ematen saiatzen dira.