IKASKETA ZERBITZUA. NAZIOARTEKO BERRIAK

Ikasketa Zerbitzu Solidarioko 25. nazioarteko seminarioa!

  • Agendan sartu! Ikasketa Zerbitzu Solidarioko 25. nazioarteko seminarioak badu data!
  • 2022ko abuztuaren 25 eta 26a, ostegun eta ostirala.
  • Dohainizkoa, aurreinskripzioarekin.
  • Buenos Airesen, Argentinan.
  • Modu presentziala eta birtuala.

“Together” Ikasketa Zerbitzu Konferentzia Nazionalaren 33. topaketa

#CLAYSSAgenda

Apirilaren 20-22 eta 27a

“Together” Ikasketa Zerbitzu Konferentzia Nazionalaren 33. Topaketa. “National Youth Leadership Council”-ek antolatua. 1987an sortu zen erakunde hau, eta bertan Estatu Batuetako eta beste estatu batzuetako 30.000 gazte batu dira orain arte. Konferentzia honek parte hartzaileak eta hezkuntzako liderrak batzen ditu, 3 egunetan zehar egiten diren batzar parte hartzaileen eta proiektu praktikoen bitartez. 2020 eta 2021eko konferentziak birtualki egin ziren. Eta 2022an presentzialtasuneko 3 egun eta egun birtual bat nahastuko dira.

Informazio gehiago: https://www.nylc.org/page/SLCHome

#NYLC #Konferentzia #IkasketaZerbitzua #Servicelearning #Conference #Together