Caceresen egindako 2020ko Ikasketa Zerbitzu XIII estatu mailako topaketa

Caceresen egindako 2020ko Ikasketa Zerbitzu XIII estatu mailako topaketa. 2020ko Ikasketa Zerbitzu VI edizioko sarien entrega ekitaldia.
Datorren abenduaren 11an, ostiralean, 2020ko Estatu mailako Ikasketa Zerbitzu topaketan elkar ikusiko dugu! Dugun egoeragatik, Covid19-aren ondorioz, ekitaldia online egingo dugu, Hopin plataformaren bitartez.
Honen bitartez egingo da 2020ko Ikasketa Zerbitzu sarien banaketa.
Ekitaldiaren helburuak hurrengoak dira:

  1. Ikasketa zerbitzua sustatzen duten irakasleen, hezkuntza zentroen eta entitate sozialen lana ezagutaraztea. 
  2. Proiektuekin konpromisoa duten ume eta gazteei garrantzia eta ahotsa ematea, gure errealitatea hobetzeko helburuarekin, zehazki aukera gutxiago dutenei. 
  3. Hezkuntza metodologia hau zabaltzea.

Gure web orrian duzu informazio guztia: https://sites.google.com/educarex.es/encuentro-estatal-aps-caceres/encuentro-estatal-de-aps
Inskripziorako azken eguna 2020ko abenduaren 5a da. Hautatuen zerrenda abenduaren 7an aurkeztuko da email bitartez, eta bertan online topaketarako sarrera bidaliko zaizue. 
Topaketa hau hurrengo entitateek sustatzen dute: Ikasketa Zerbitzuko Espainiar Sareak, Edebék eta Hezkuntza eta Formakuntza Profesionalaren ministerioak. Aldi honetan, Cacereseko udaletxeak aurkezten du topaketa. Estatu mailako eta Extremadurako Autonomia Erkidegoko entitate publiko eta pribatuak hartuko dute parte ere. Covid19 egoeragatik, online egingo da aurten.
Caceres gure zain dago Ikasketa Zerbitzua partekatzeko! #I+ZCaceres #2020I+ZSariak

Programa HEMEN