100 baino gazte gehiagok Santutxuko barrera arkitektonikoak dituen mapa sortu dute

Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasleak zazpi hilabete daramatzate haien auzoa gurpil-aulkiarekin ibiltzeko errazagoa bihurtzeko proiektuarekin

Sofía LázaroRadio Bilbao21/04/2022 – 13:32 h CEST

Berrio-Otxoako 100 baino ikasle gehiagok zazpi hilabete daramatzate haien auzoko mapa egiten, bertan dauden barrera arkitektonikoak ezarriz. “Proiektuak hainbat fase ditu. Lehenengoa sentsibilizaziokoa izan zen. Bigarrena datuak batzearena: espaloiak neurtu, portalak eta oinezkoen pasabideak ere, eta baita auzoko dendak”, dio Maria Ulibarrik, zentroko irakaslea eta proiektuaren koordinatzailea denak. Eta Pedro Alonsok dioen bezala, ASPACEko parte dena, arazoa espazio publikotik haratago ere badoa, eguneroko gauzak egiteko momentuetara, adibidez erosketak egiterakoan: “denda gehienak eskilarak dituzte, eta oso zaila da sartzea. Dendaria deitu behar duzu zerbitzua kalean jaso ahal izateko, eta horrek ez digu uzten erosi nahi duguna lehenago ikustea”.

Hainbat asoziazioek utzi dizkiete gurpil-aurkiak (ASPACE, Fekoor edo Gorabide), eta horien bitartez ikasleek eguneroko oztopoak lehen pertsonak ikusi ahal izan zituzten. “Nik ez nekien zer zen horrela bizitzea, eta aulkia erabiltzean konturatu nintzen horrek dakartzan arazo guztiak, adibidez denbora guztian pentsatzen ibiltzea ea nondik joan ahal diren eta nondik ez”, dio Aitana Iglesiasek, zentroko ikasleak. Behin sentsazioa eduki ostean eta datuak hartu ondoren, ikasleek hauek analizatzen ari dira kurtsoko lan eta ikasgai guztietan.

Hizkuntza ikasgaietan gero autoritateei eman nahi dizkieten informeak prestatzen dituzte; ekonomian dendak egin ahal dituzten erreforma hipotetikoak antolatu sartzeko errazagoak izateko; matematikan aldapen malda kalkulatu… Ibai Ruiz Ruizek, zentroko ikasleak, dio malda asko pertsonentzako oso arriskutsuak izan ahal direla: “Mugitzeko inolako arazorik ez baduzu, gauza hauetaz ez zara konturatzen. Baina badaude haientzat oso arriskutsuak izan ahal diren kaleak. Hori ekiditeko beste pertsona batekin joan beharko dira, eta hori ez da beti posible. Horregatik aldapa guzti hauek adaptatu beharko lirateke”.

Datuak “Open Street Map” plataforman sartzen ari dira, bertan aldaparen mailaren arabera bide alternatiboak aurkitu ahal izateko. “Plataforma honetan bide errezak berdez agertzen dira, zailak horian eta erabili ezin direnak gorriz. Beraz, mugikortasunean arazoak dituzten pertsonak bertan ikusi ahal du zein datorkion hobeto”, dio. Ekainaren 6an proiektu hau eta ateratako ondorioak udaletxean aurkeztuko dira horrela auzoa hobetu ahal izateko.

Informazio osoa Cadena SER – Radio Bilbaon.