Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

I+Z koronabirus garaian IV

I+Z koronabirus garaian IV

https://drive.google.com/file/d/1rK9QnktjTfBSathy7ZtrUoFZZ9AgBBJn/view

Nahiz eta momentu hauetan konfinamenduaren amaiera hasten ikusten dugun, pixkanaka normaltasunera bueltatzeko, ikasketa zerbitzu proiektuak agertzen dira oraindik.

Kasu batzuetan, dagoeneko existitzen ziren proiektuen moldaketa izan da, distantzian egon arren aurrera jarraitu ahal izateko.

Beste batzuetan, proiektu berriak sortu dira, Covid-19aren inguruan sortutakoak eta honekin lotutakoak. Hauek nahiz eta orain sortu diren, bidai luzea dute aurretik nahiz eta egoera normalera bueltatzean.

Isolamendua eta bakardadea saihesteko proiektu batzuk azalduko ditugu orain:

Animoz betetako bideo-mezuak: Cosladako Luis Braille BHI eta Miguel Catalan BHIko ikasleek Amavir erresidentziarekin (pertsona nagusiak) eta ANDE fundazioarekin (desgaitasunak dituzten pertsonak) proiektuak egin dituzte, bideo mezuak bidaliz eta hauei oraindik hurbil daudela erakutsiz, erlazioa mantenduz.

Ez zaitugu ahazten: Balentziako l’Eliana BHIko ikasle eta irakasleek erresidentzietan bizi diren pertsona nagusiekin esperientziak partekatzen dituzte, isolamendu sentsazioa murrizteko, bideo, mezu, argazki edo marrazkien bitartez. “Ipuin Solidarioak” iniziatiba sortu dute: sentimenduak dituzten ipuinak, pentsatzeko. Zentroko edozein pertsonak egin dezake, eta erresidentzietako nagusiei bideratuta daude. Gainera, institutuan egiten diren ekintzen jakitun egin nahi dituzte nagusiak (birziklatutako materialekin egindako liburuak, paperezko loreak…), horrela haiek parte hartu ahal dezaten ere, gazteekin duten erlazioa ez galtzeko. Herriko udaletxean partekatuko da proiektu hau, beste erresidentzietan egikaritu ahal izateko.

Kazetari klinikoak: Salamankako unibertsitateko gizarte ekintzako klinika juridikoak proiektu hau hasi du. Zuzenbideko ikasleak berriak ikusteaz adi egon dira modu kritiko baten, eta haien blog juridikoan hausnarketak idatzi dituzte. Hauen inguruan galderak jasotzen hasi dira, eta beraz hauek erantzuten dituzte orain ere, arrakasta handia lortuz. Haien espiritu klinikoa mantentzeko tresna ona izan dute hau.

Atenea komisioa: 2019ko Genero Berdintasuneko Ikasketa Zerbitzu saria lortu zuten Alba Plata BHIko neska mutilek beste proiektu bat sortu dute isolamendu garai honetan:

  • Atenea komisioa: (Fuente de Cantos, Extremadura) covid-19aren isolamendu garaian berriztu da.
  • Gure erronka: gazteen artean indarkeria matxistaren aurka lan egitea.
  • Gure ikasketak:
    • Nesken kontrako indarkerian (sare sozialen bitartez gehienbat) konfinamenduak zelako efektua duen aztertzen dugu, azterlan bat eginez.
    • Mutilen papera eta maskulinitate modu ezberdinak aztertzen ditugu, tratu txarrak saihesteko eta hauen inguruan sentsibilazioa bultzatzeko.
    • Sare sozialen bitartez eskaintzen dugun laguntza eta atentzioa hobetu dugu, plataforma digitalen bitartez.
  • Gure zerbitzuak:
    • Apirilaren 25etik sare sozialen bitartez partekatu dugun bideo bat egin dugu, berdintasunean hezitzeko eta gure zerbitzuak jende guztiarekin partekatzeko.
    • Instagramen bidez egiten ditugun hitzaldien bitartez formakuntza eta informazioa eskaintzen dugu.
    • Instagramen, mailaren edo telefonoaren bitartez indarkeria matxistaren biktimei laguntza eskaintzen diegu, gero berdintasun profesionalei eta Rio Bodioneko eta Tentudiako Mankomunitateei kasu hauek bidaliz.
    • Beste hezkuntza zentro batzuekin lan eginez, formakuntza eta informazioa partekatzeko topaketa birtualak antolatzen ditugu.
    • Indarkeria matxistaren edo erasoen aurrean zer egin ahal den azaltzen diegu familiei.

Etxetik, Atenea Komisioa (Alba Plata BHI) indarkeria matxistaren kontra.

Berriz ere, neska mutilek solidaritatea eta giza errespontsabilitatea erakusten dute.

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net

Posted by Zerbikas / Posted on 01 May
  • Post Comments 0