Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

I+Z eta koronabirusa XII

I+Z eta koronabirusa XII

Txosten honekin pandemia eta konfinamendu garaiko ikasketa zerbitzu proiektuen inguruko saila bukatuko dugu.

Egin diren proiektuen aniztasuna ikusi ostean, eta krisi garaian honek duen garrantzia ikusi ostean, errepikatuko den nahiz eta ez jakin, ikasketa zerbitzu Espainia mailako sareko partaideak oso harro gaude. 

Guztira, 60 proiektu aztertu ditugu, eta hauek hemen kokatu ahal ditugu:

  • 28 haur eta lehen hezkuntzan
  • 16 bigarren mailako hezkuntzan eta batxilergoan
  • 6 formakuntza profesionalean
  • 10 unibertsitateetan.

Hemen doaz azkenak:

Diseinu 3D solidarioa Herrera de Pisuergako (Palentzia) Nuestra Señora de la Piedad ikastetxeak konfinamendu egoeran haien solidaritatea EPIak egitera bideratu dute. 500 eman dituzte, 3Dan inprimatuak. Horren ostean, maskarila adaptadoreak eta bestelakoak egin zituzten ere, lehen hezkuntzako ikasleen animo mezuekin. “Belarri salbatzaile” deiturikoak, ordu asko maskarila erabiltzen duten pertsonentzako dira, belarrietan eman daitezkeen kalteak saihesteko. 

Economia per a tothom (Ekonomia guztiontzako). Salteko (Girona) Vallbera institutuko Ekonomia eta Enpresa batxilergo ikasleek “Radio Escola a Radio Salt” (97.7FM) programan emango den saio bat prestatu dute, zeinetan ekonomia bitxikeriren bat azalduko duten modu argian, guztiok ulertu dezagun.

Donem suport als afectats per la Covid (Covidagatik kaltetuak lagundu ditzagun). Gironako Cassa de la Selva institutuko DBH 3. mailako ikasleek gutunak, poesiak edo marrazkiak egin dituzte geriatrikoetan eta ospitaletan lan egiten duten pertsonei animoak bidaltzeko, eta baita pertsona ingresatu edo gaixoentzako ere. 

La pedra de l’esperança (Esperantzaren harria). Bartzelonako FEDAC Suria Ikastetxeko haur hezkuntza irakasleek, eduki dugun Covidagatiko konfinamenduaren garaian, ikasleei erreflexio ekintza eta ekintza solidarioak proposatu zizkieten. Erresidentzietan pertsona nagusi asko bakarrik egon direla azaldu zuten, eta haien familia kideak ezin izan dituztela ikusi ere. Horren ondorioz, harri bat diseinatzea proposatu zuten, esperantzaren harria, maitasuna eta hurbiltasuna bidaltzeko helburuarekin, horrela aurrera jarraitzeko indarrak edukitzeko.

I+Z Online Tomillo Fundazioan Tomillo Fundazioko Hostalaritza, Elektrizitate, Informatika eta Administrazio graduetako 265 ikaslek, 36 irakasle eta 5 laguntzaileekin batera, perfil bakoitzeko 10 trebetasun nabarmenenak hautatu zituzten, horrela konfinamendu egoeran ekintza solidarioak aurrera eraman ahal izateko. 

LECXIT programa – Hezkuntzaren arrakastarako irakurmena. Jaume Bofill fundazioaren proiektu famatua dugu hau, zeinetan irakurmena sustatzen den, hezkuntza arrakastatsua lortzeko. 250 hezkuntza zentro, liburutegi eta entitate sozial batzen ditu honek, zeinetan 1800 bolondresek hartzen duten parte, bakoitza ume baten mentore izanik. Konfinamendua eduki dugun bitartean, Lecxit proiektua egiten ari diren gazteek haien komunitatearekiko zerbitzua egitean (ikasketa zerbitzu beharrezkoa DBH 3. eta 4. mailetan Katalunian), modu birtualean bideoak grabatuz egin dituzte haien ekintzak. Zelan sentitzen ziren aztertu eta lotura afektiboa landu dute. Horrez gain, ekintza edo proposamendu batzuk egin dituzte ere, adibidez ipuin kontaketa edo irakurmenaren inguruan jolasak antolatzea.

Txosten hauek gure gazteek egin dituzten ekintzen islada direla espero dugu, gizartekide arduratsuak direla argi utziz!

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net 

 

Posted by Zerbikas / Posted on 06 Jul
  • Post Comments 0