I+Z-a eta koronabirusa VII

Gero eta proiektu gehiago daude! Hauetan gazteek komunitatea laguntzeko dituzten ideiak agertzen dira, egoera sentikorrean dauden pertsonei, osasun langileei, beste pertsonei edo ingurumena mantetzeari laguntzeko.

Batzuetan laguntza hau morala edo emozionala da, baina beste batzuetan praktikoa eta oso konkretua. Hemen dituzue hainbat adibide:

Konfinamenduan ikastea. Kazereseko Alba Plata CEIPak, aurreko argitarapen baten komentatutako haien #NikLagutzenZaitutAuzokide proiekturen barnean, hainbat ikasketa zerbitzu ekimen antolatzen ditu: gutunak, osasun langileen babes ekipoetan mezuak, maskarilen plastikoentzako fundak, denda txikiei laguntza…

Itsasoaren bizitza. Gijoneko La Corolla ikastetxeko lehen hezkuntza 4. Mailako ikasleek itsasoko bizitzaren inguruan proiektu bat antolatu dute, hau babesteko. Plastikoak itsas bizitzan dituen efektu txarrak ezagutarazteko helburuarekin sortu zuten hau, eta horretarako sare sozialak erabiltzen dituzte. Zientzialariei galderak egiten dizkiete, PlasticFreeCantabrico bezalako ekintzetan parte hartzen dute eta bertan haien ondorioak azaltzen dituzte, auzokoak balkoietatik haien parte egin dezaten animatuz. Orain konfinamenduaren bukaeran Itsaroaren begirale iniziatibaren parte dira, eta gure kosta eta itsasoen kutsapena jarraitzen dute.

10 Espainiako unibertsitateen klinika juridikoak. 10 unibertsitatetako (Universidades de Alcalá, Comillas ICADE, Deusto, Europea de Madrid, Miguel Hernández, Oviedo, País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Salamanca, València eta Valladolid) 44 ikaslek, gaur eguneko egoerak sortu dituen arazo juridikoen inguruko gida juridikoak sortu dituzte, hórrela jendeak erantzun errazak edukitzeko eta aldi berean unibertsitatearen garrantzia plazaratzeko.

Els nostres avis. Orain dela 12 urte Badalonako Col·legi Mare de Déu de la Salut-ek Roca eta Pi erresidentziarekin partekatze intergenerazional proiektu bat sortu zuen. Seigarren mailako ikasleek, erresidentziako nagusi eta langileentzat bideo bat sortu dute orain. Bideo honetan, 4:15 minutuaren ostean, ikasle bakoitzak bere mezu pertsonala bidaltzen du.

Covid19 #EnsQuedemACasaPeròSeguimAprenent. Poblenouko (Bartzelona) Quatre Cantons institutukoDBHko 1. Mailako ikasleek Covid19agatik arazoak dituzten pertsonentzako mezu motibatzaile bat bidaltzeko bideo bat egin dute. Bideo hau ospitaletako eta erresidentzietako langile eta gaixoei zuzendua da. Beste alde batetik, bigarren mailakoek dugun egoeraren inguruko hausnarketa bat egin dute ere. Ikasle bakoitza ekintza bat egitera konprometitu da, eta guztiak haien mural interaktiboan jarri dituzte. Klik egin ezazu hauek ikusteko!

Koronabirus garai honetako ikasketa zerbitzu esperientziak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek partekatzen!

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net