IZAN GURE LAGUN. Gure Nahia eta Gure Señak Elkartea

BIZIPOZA. BIDEOKLIP ABESTIA.

IZAN GURE LAGUN 

Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun 

elkar ezagutu dezagun

Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun 

badugu aski gaitasun.

Diagnosi arraroa izan arren oso arruntak gara gu 

jolastea maite dugu guk ere amets handiak ditugu. 

Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun 

gure ahotsa ere entzun 

ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun

hurbil sentitu zaitzagun. 

Eskuz esku señe bakoitza, señe guztien nahia bete arte

borobilean, herrian, lekua dago ume guztientzat. 

Ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun

geroa ez dago hain urrun 

ttan, ttan, ttakun, izan gure lagun

bidea egin dezagun.

Ez badute gertatzen zaiguna ikertu nahi elkarrekin biziz

ikas dezagun bakoitzari behar duena goxo ematen. 

Gure señeak / Gure Nahia

Kasualitaterik ez dago. Denaren beharrean dagoenak, guztiarekin esaten digu zerbait: baita izenarekin ere. Nahiak bazuen bizitzeko gogoa, eta haren familiak bazuen Nahiari bizitza hobetzeko esperantza. Nahiaren inguruan sortu zen Gure Nahia, baina egun, hainbat umeri laguntzen die bizi baldintzak hobetzen. Berdin Gure Señeak elkarteak ere: hasieran ume bakarraren inguruan sortu arren, orain askotariko gaixotasun arraroak ditutzen umeei laguntzen die.

Señea haurra edo etxeko kuttuna da Bizkaiko leku askotan. Gure Señeak: gureak, guztionak. Edonor egon daitekeelako ume horiek dauden egoeran, eta haien bizitza errazten dugun neurrian, geurea ere hobetzen dugulako. Gure nahia: guztiok nahi dugu gure ingurukoek, batez ere zaurgarrienek, bizitza duina izan dezaten.

Gureak dira señeak eta gurea da nahia. Guztiok nahi dugu gure señeen bizitza oztopoak gainditzeko maratoi bat ez izatea. Guztiok nahi dugu gure señeak, gaixorik egon edo ez, onartuak izatea.

BEÑATEK, ELKARTEKO ORDEZKARIAK, DIONA:

Elkarteari esker, etxeko señe izatetik, herriko señe izatera pasatu naiz.

Eskerrik asko.

🎥🎶 IZAN GURE LAGUN Kantu eta bideoklipa.

🌈👥 GURE SEÑEAK ETA GURE NAHIA ELKARTEAK

🎵 Xabier Zabala
✏️Onintza Enbeita Maguregi
🗣️ Alex Sardui
🎥 Arena Comunicacion Audiovisual
👋🏼Ainhoa Moiua

🔔 Beste 10 kantu eta bideopliken aurkezpenen agenda: https://bizipoza.eus/kantu-eta-bideoklipak-2/

📲📲 Lagunduko diguzu zabaltzen?
📀📕 CD-DVD Liburuxka erosteko aukera; Elkar edo www.bizipoza.eus

Mila esker