I+Z eta koronabirusa Lehen Hezkuntzan

Cápsules musicals (Kapsula musikalak). Les Arrels eskolako lehen hezkuntzako ikasleek, Radio Saltekin batera eta musika departamentuaren bitartez, ikasleen etxeetara heltzeko kapsula musikal batzuk sortzea erabaki zuten. Musikaren historia landu dute honen bitartez ere, ikasleak garai hartako pertsona bihurtu baitira bertako ezaugarriak azaltzeko. Egoera honetan irratiaren garrantzia ulertu dute, eta gainera haien idazmena, artikulazioa, ahosketa eta inbestigazioa edo teknologien hausnarketa landu dute.

3D diseinu solidarioa. Herrera de Pisuergako Nuestra Señora de la Piedad eskolak, konfinamendua heldu zenean, haien profil solidarioa EPIak sortzera bideratu zuten zegoen beharragatik, eta horrne bitartez 3Dn inprimatutako 500 pantaila dohaintzan eman ahal izan zituzten. Horren ostean, musukoak adaptatzeko tresnak edo belarriak salbatzeko gailuak sortzen hasi ziren. Horren bitartez, lanean ordu askotan dauden pertsonentzako tresna asko sortu zituzten. 

Com viuen la pandèmia els infants refugiats a Lesbos? (Zelan bizi dute pandemia Lesboseko ume errefuxiatuak?). Fundació Catalana de l’Esplai-k, “nusos, per a una ciutadania global” ekimenaren bitartez, desplazatutako pertsonen egoera ezagutarazi nahi izan dute. Bertan bizi diren umeek haien egoera ezagutarazi dute pandemia garaian, gazte katalanei egoera hau hurbiltzeko helburuarekin eta horrela animo mezuak bidaltzera animatzeko. Horren bitartez, ume hauen egoera ezagutarazteko helburuarekin ere egin zuten hau, haien eskubideen urraketak salatzeko.

Cartes de cor a cor. (Bihotzetik bihotzerako eskutitzak). Pandemia honek pertsona nagusiengan efektu larriak sortu ditu, hauen familiak edo lagunek ezin baitzituten bisitatu, eta horrek bakardade handia sortzen zuen. Horregatik, Salteko (Girona) FEDAC eskolako lehen hezkuntzak 2. eta 4. mailako ikasleek zeozer egitea pentsatu zuten, eta horren bitartez animo eskutitzak idazten hasi ziren, bakarrik bizi diren edo erresidentzietan dauden pertsona nagusientzako. Amics de la Gest Gran-en bitartez egin zuten lan hau.

La pedra de l’esperança. (Esperantzaren harria). Konfinamendu garai honetan, Salteko (Girona) FEDAC eskolako haur hezkuntzako irakasleek erreflexio ekintza solidario bat proposatu zieten ikasleei. Erresidentzietan denbora luzea bakarrik zeramaten pertsona nagusi asko zeudela azaldu zuten, eta haien familiak ikusi gabe zeudela, eta horren ondorioz harri bat sortu edo diseinatzeko ekintza proposatu zuten, esperantzaren harria: esperantza, maitasuna eta hurbiltasuna isladatzeko. 

Zientzia birtualaren feria. Mairena del Aljarafeko Malala CEIPeko lehen hezkuntzako 4. Mailako ikasleak Greenpeacekin batera jotake ibili dira konfinamendu garaian herriko jendea ingurugiroko arazoen inguruan informatzen, horren bitartez emaitzak Zientzien Ferian azaldu ahal izateko.

Gizarte inklusiboa. Paternako Armelar ikastetxeko bosgarren mailako ikasleek Estatuaren eta pertsonen eskubideen inguruko ikasketa zerbitzu proiektua hasi zuten, hainbat erakunderen laguntzarekin: Nueva Opcion-ekin (kalte zerebrala duten pertsonen familien elkartearekin), AVAPACErekin (burmuin paralisia duten pertsonei laguntzeko erakundearekin) eta AFEMPESekin (gaixotasun mentalak dituzten familiarren asoziazioarekin). Bakoitzaren egoera azaldu zuten, eta gazteak ekitaldi bat egitera konprometitu ziren, ahal zutenean laguntzeko. Gero COVIDa heldu zen eta ezin izan zuten egin, beraz eskutitzak, bideoak edo marrazkiak egiteari ekin zioten. Behin bilera bat egin zuten kuarentena zelan pasatu zuten elkarbanatu zuten. Bakoitzaren beharrizanen desberdintasunaz konturatu egin dira proiektu honekin.

Auzoko denbak babestu. Cacereseko Alba Plata CEIPeko seigarren mailako ikasleek, konfinamenduaren asteetan zehar argi ikusi dute ze garrantzitsuak diren herrietako dendak, eta ze garrantzitsua den negozio hauek laguntzea COVID-19 garaiean. Negozio hauek babesteko kanpaina hasi dute gazteek, zeinetan bakoitzak bere etxetik hurbil dagoen denda bat hautatu duen, laguntza eskeintzeko eta hauen eskaintza ezagutarazteko.

Gu gara txertoa. San Miguel de Villablino eta Laciana CRAko ikastetxeetako 5. eta 6. mailako ikasleek ikasketa zerbitzu “mikroproiektuak” egin dituzte erlijio ikasgaiaren barnean. Honen helburua konfinamendu garaian dauden haien inguruko arazoak ikustea eta hau hobetzeko zer egin dezaketen pentsatzea da. Batzuk familia inguruan, beste batzuk entitate sozialetan edo boluntarioetan oinarrituta daude.

Ekintzen katea: aktiboak, solidarioak eta diziplina-artekoak. Zaragozako Valdespartera CEIPeko 4. mailako ikasle, irakasle eta familiakideek ekintza hau antolatu dute helburu bikoitzarekin: krisi egoeran ohitura osasungarriak sustatzea eta aldi berean egoera zailean dauden pertsonak laguntzea. “Geniality” bat antolatu dute, kate solidario batean jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituena:

  • Beste pertsona batzuei kontatuz ekintza zabaltzea eta hauei parte izatera animatzea.
  • 200 baino esteka gehiagotan inspiratu (errekurtsoak, ideiak, adibideak).
  • Iniziatiba ideia bat hautatuz parte hartu, gero eredu kolaboratibo bat sortzeko.

Ikasketa zerbitzu ekintza hauek Zaragoza Solidaria KPEarekin kolaboratzeko bideratuta daude gehienbat.

Ipuin antibiralak. Madrilgo Artika ikastetxeko lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek ipuinak sortzen dituzte, eta hauek grabatu eta ospitaletara bidaltzen dituzte, horrela bertako gaixoak animatzeko eta konfinamenduari aurre egiteko. 

Prozesuan, ikasleak elkar ebaluatu ziren haiek egindako lanen inguruan. Bideodeietan ipuinak kontatu zituzten, eta azkenik Audacityrekin haien podcast-a sortu zuten, soinu ikaragarriekin.

Margaritaren gela. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak antolatu duen hezkuntza telebista programa dugu hau. Hau Proeducar-Hezigarri hezkuntza zentro sareko ikasleen, irakasleen eta familien arteko lankidetzan sortu da. Parte hartu duten ikasleak hezitzeko materialen sortzaile bihurtu dira alarma egoeran, eta helburu didaktikoa duten bideoak grabatu dituzte, ipuinekin edo kuriositateekin loturikoak. Horrela, eskolako lana sustatu dute eta gainera etxetik egin daitezkeen esperientzia praktikoak ikasi dituzte. Nafarroako telebistan hau agertzean, lehen hezkuntzako komunitaterako ikasketa zerbitzu ekintza bihurtu da hau.

Osasun bihotzak. Mairena del Aljarafeko Malala CEIPeko 6. mailako ikasleek aurretik zuten odol ematearen proiektua eraldatu dute, osasun bihotz bihurtuz. Honen helburu nagusia, familiek odol ematearekin zuten konpromezua bermatzea da, plataforma baten bitartez. Ikasleek, haien etxetik bideoak sortzen dituzte, haien familiarekin eta lagunekin sare sozialen bitartez zabaltzeko. Osasun langileei animo gutunak bidali dizkiete ere, eta hauek eskerrak emateko argazki eta bideoekin erantzun dute. Odol ematea egoera hobetzen denean egingo da, eta nahiz eta dagoeneko institutuan egongo diren, haiek izango dira antolatzaileak.

Coronavirus you are lost! Milagroseko (Burgos) Valle de Riaza CRAko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Aranda de Dueroko Gurutze Gorria GKEa aztertzen ari dira, bertan dituzten barra, ehuneko, sigla, GKE edo herrialdeen inguruan. Horrela haien irakurtzeko ahalmena, ingeles maila eta idazmen maila hobetzen dute, eta aldi berean egiten dutena bultzatzen dute, crowdfunding baten bidez kamisetak salduz.

Donanters la xarxa mes social. Castelló de la Planako San Agustin CEIPeko 5. Mailako ikasleek herriko transfusioen entitatearekin kontaktuan egon ostean, odola ematera animatzeko bideo bat egin dute. Dugun egoeraren bitartez, odol ematea asko murriztu egin da eta. Ondorioz, transfusioen entitateak gazteek egindako bideoa partekatu dute sare sozialen bitartez.

Adinik ez duten 500 eskutitz. Tejedako (Gran Canaria) udaletxearen laguntza duen proiektu honen bitartez, herriko 500 persona nagusik Tejeda CEOko 100 umek idatzitako gutunak jaso dituzte. Eskutitzak, poemak, marrazkiak… bakoitzak bere moduan, nagusiak ondo senti daitezen parte hartu dute. Hau La Toscako auzokide baten ideia izan zen, Monicarena, zeinek pertsona nagusi bati lehen bezala, idatziz eta modu fisikoan, eskutitz bat bidaltzea pentsatu zuen.

#ContespertelefonCovid19. (Covid 19, telefonoz bidalitako ipuinak). Hasiera baten Escolar Puntedu liburutegiko programaren parte izan zen iniziatiba baten ondorioz, Estel-Guinardó eskolako seigarren mailako ikasleek berdina egiteko ideia izan zuten. Liburutegiak hau Gianni Rodariren jaiotzaren urteurrena ospatzeko egin zuten, eta ikasleek beraz berdina egin zuten, konfinamendua hobeto eramateko, pertsonei telefonoz ipuinak kontatzea. Ume bakoitzak pertsona batekin hitz egin behar zuen, egun bat erabakitzeko, eta ipuina praktikatu ostean, hau telefonoz irakurtzeko.

Nire herria kontatuko dizut 3.0. Burguillos del Cerroko (Badajoz) Ntra. Sra. De Guadalupe CEIPeko neska mutilek audiogida bat egin dute. Haien herriko ondarea azaltzen dute ipuinen bitartez, eta hau QR kodeen bidez aurki daiteke monumentu bakoitzean. Bideo promozionalean, Alim eta Brauliok gure herriko gidako 11 ipuinetatik eramaten gaituzte, bertako abenturetako lekuen izenak kontatuz. Youtube kanal honetan ipuinak jartzen dituzte.

Konfinamenduan ikastea. Kazereseko Alba Plata CEIPak, aurreko argitarapen baten komentatutako haien #NikLagutzenZaitutAuzokide proiekturen barnean, hainbat ikasketa zerbitzu ekimen antolatzen ditu: gutunak, osasun langileen babes ekipoetan mezuak, maskarilen plastikoentzako fundak, denda txikiei laguntza…

Itsasoaren bizitza. Gijoneko La Corolla ikastetxeko lehen hezkuntza 4. Mailako ikasleek itsasoko bizitzaren inguruan proiektu bat antolatu dute, hau babesteko. Plastikoak itsas bizitzan dituen efektu txarrak ezagutarazteko helburuarekin sortu zuten hau, eta horretarako sare sozialak erabiltzen dituzte. Zientzialariei galderak egiten dizkiete, PlasticFreeCantabrico bezalako ekintzetan parte hartzen dute eta bertan haien ondorioak azaltzen dituzte, auzokoak balkoietatik haien parte egin dezaten animatuz. Orain konfinamenduaren bukaeran Itsaroaren begirale iniziatibaren parte dira, eta gure kosta eta itsasoen kutsapena jarraitzen dute.

Els nostres avis. Orain dela 12 urte Badalonako Col·legi Mare de Déu de la Salut-ek Roca eta Pi erresidentziarekin partekatze intergenerazional proiektu bat sortu zuen. Seigarren mailako ikasleek, erresidentziako nagusi eta langileentzat bideo bat sortu dute orain. Bideo honetan, 4:15 minutuaren ostean, ikasle bakoitzak bere mezu pertsonala bidaltzen du.

#Cartesambcor (bihotzezko gutunak) Hainbat ospitaletan (Hospital Clínic, Hospital del Mar, Hospital Pere Mata (Reus), Hospital Sagrat Cor, Hospital Sant Pau, Sanitari Alt Penedès – Garraf) antolatutako proiektua dugu hau, zeinetan lehenengo eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei, gaixoentzako edo osasun langileentzako gutunak edo marrazkiak bidaltzea eskatu zaie.

Ospitalerako marrazkiak: Iruñeako La Compasion-Escolapios eskolako lehen hezkuntzako ikasleek marrazkiak egiten dituzte, Nafarroako ospitalean gaixorik dauden pertsonak animatzeko.

Zurekin gaude: iniziatiba hauen hezitzeko garrantzia ikusteko, Alba Plata eskolako seigarren mailako ikasleek bideo honetan animo eta hurbiltasunerako mezua bidaltzen digute bideo honetan.

Generazio arteko proiektua: Valle de Riazako CRAk (Milagrosen, Burgos) eta bertako nagusien erresidentziak batera lan egiten jarraitzen dute koronabirus garai honetan egon arren. Eskolak orain dela hiru urte sortutako generazio arteko proiektua mantentzeko, orain ikasleek nagusientzako idatziak eta bideoak egiten dituzte. Nagusiek, umeentzako gutunak idazten dituzte. Eskola landatar honetan, musika eta plastika ikasgaiak batera lantzen dira.

Guztion enpresa” irakaspena: Moralejako (Caceres) Virgen de la Vega CEIPeko Joan Ramajo irakasleak, bere seigarren mailako ikasleekin koronabirus osteko plan bat antolatu du. Hau era lokalean kontsumitzeko eta herriko dendak sustatzeko helburuarekin sortu da.

Utzi iezadazu jolasean konpainia egiten. Ribera de Cañedo-ko CRAko umeek (Salamankako iparraldean) akonpainamendu ekintzak antolatzen dituzte: pertsona nagusiak deitzen dituzte haien konfinamendua hobetzeko, eta beste alde batetik ipuinak, dantzak eta abestiak grabatzen dituzte ospitaletako langile, erresidentziako nagusi, polizia eta pertsona gaixoentzako.

Elikagaien batzearen kanpaina. Mairena de Aljarafeko (Sevila) Malala CEIPko 2. Kurtsoko ikasleek ACCEMekin kolaborazioan errefuxiatuen egoeraz sentsibilizazioa lortzeko lanetan dabiltza. Honen inguruan ikasi ostean, konfinamendua heldu zen eta ez zuten haien konpromezua betetzeko aukerarik izan. Orduan, egiten hasi ziren eta pandemia egoeran egin zuten. Ezerk ez ditu gelditzen!

Alberto eta birusa. Lau erakundek liburuaren eguna distantzian ospatzeko lankidetza sortu da: Antonio Hernandez Gil CEIPeko neska-mutilak La Siberia CEEko ikasleak, Plena Inclusión entitatea eta San Anton erresidentziak.

#NikLaguntzenZaitutAuzokide. Alba Plata CEIPeko seigarren mailako ikasleek, nahiz eta konfinamenduan egon, haien ikasketekin jarraitzen dute Ikasketa Zerbitzu proiektuen bitartez. Egoera honetan besteoi laguntzeko lan egiten duten pertsonei eskerrak emateko antolatu dute kanpaina hau. Auzokoei, denda eta negozioei, familiakideei eta lanera doazenei eskutitzak idatzi dizkiete horretarako.

Esperantzarako koloreak. Virgen Macarena Unibertsitate Ospitalearen UCI korridorea orain kolorez beterik dago. Hormetan, 3 eta 6 urte arteko umeen marrazkiak aurki daitezke, langileak eta gaixoak animatzeko. Julio Cesar lehen hezkuntzako zentroan sortu da iniziatiba hau, bertan konfinamendu egoera honen alde onak bilatzeko hainbat ekintza sortu baitira. Honen bitartez, umeek haien kreatibitatea, imaginazioa eta enpatia lantzen dute, aldi berean osasun langileei animoak bidaliz.