IKASKETA+ZERBITZUA ETA NEURRI JUDIZIALAK DITUZTEN ADINGABEAK

Gida hau zuzentzen zaio neska eta mutil adingabeekin derrigorrezko testuinguru judizialetan esku hartzen duten profesionalei. Bizitzarako ikasketen erreferentziak markatzen du edukia eta baita neska eta mutil horiek bizi duten prozesu judizialean funtsezko elementu honek ere: erreparazioa eta komunitateak bertan duen zeregina.

Laguntzen ditugun adingabeek 14 urte edo gehiago dituzte eta neurri judizial bat betetzen ari dira. Prozesu horren barruan, nerabe bakoitzarengan heltze-lerroak berrindartu, desblokeatu, katalizatu edo sortu nahi ditugu. Baita ere harremanek duten eraginarekiko irekitasuna aprobetxatu konpromiso, konfiantza eta eskuragarritasun giroan gertatzen direnean.

Egoera horretatik abiatuta eta prozesu horietako protagonista diren gazteen kolektiboarentzako aukera-ikuspegi batekin, gida hau bost zatitan banatuko dugu:

• Lehen zatian jasotzen dira, hausnarketa gisa, prozesu honen hiru parte protagonisten (hezitzaileak, neska-mutilak eta komunitatea) konbinazioak duen indar eraldatzailea eta hezkuntza-potentziala.

• Bigarren zatiak partekatzen ditu neurri judizial bat betetzen duten adingabeekin ikasketa+zerbitzu proiektuak bultzatzeko arrazoiak, baita proiektu horiek nola garatu ere. Ikasketa eta zerbitzu posibleak jasotzen ditu, baita horiek Garapen Iraunkorraren Helburuekin duten lotura ere.

• Hirugarren zatiak hitz egiten du ikasketa+zerbitzu proiektuak indibidualki egitearen aberastasunaz, garapen pertsonalerako eta komunitatearen bitartez hazteko tresna gisa..

• Laugarren zatiak jasotzen ditu neurri judizialen mota desberdinetako ikasketa+zerbitzu proiektuen adibideak.

• Bosgarren zatian ikasketa+zerbitzu proiektu batek dituen faseetan zehar ibilbidea egiten da.

Espero dugu gida hau baliagarria izatea orientabide gisa talentu indibiduala komunitatearekiko harremanaren bidez garatzeko, harreman hori haztean eta eraldaketa indibidual eta sozialean oinarrituta eta eraikita baitago.

IKASKETA+ZERBITZUA ETA NEURRI JUDIZIALAK DITUZTEN ADINGABEAK