Ikasketa zerbitzua Koronabirus denboran

Egia izango da guzti hau pasatzean guztion enpatia, eskuzabaltasuna eta solidaritatea hobetuko direla? Zelako izango da covidaren osteko gizartea?

Filosofoak ez daude ados oraingoz, “El Periodico”-n agertutako eta Gemma Tramullasek idatzitako “Filosofia birusaren beldurraren aurka” erreportaian esaten den bezala.

Batzuk gizarte totalitaristago bat datorrela diote, klasismoa indartuz gertatuko dena, eta beste batzuk gizarte justuago eta kolaborazioan oinarritutako eredu bat sortuko dela diote.

Hala ere, egunero gero eta istorio solidario gehiago entzuten dira, eta batzuk gainera ikasketa zerbitzu proiektu gisa sortu dira, besteei laguntza eskaintzeko akzio bezala. Lehenengo hamabostaldia pasa ostean, heldu zaizkigun iniziatiba batzuk partekatu nahi ditugu zuekin, gehienbat gaixorik dauden pertsonen isolamendua konpontzen saiatzean oinarrituak.

#Cartesambcor (bihotzezko gutunak) Hainbat ospitaletan (Hospital Clínic, Hospital del Mar, Hospital Pere Mata (Reus), Hospital Sagrat Cor, Hospital Sant Pau, Sanitari Alt Penedès – Garraf) antolatutako proiektua dugu hau, zeinetan lehenengo eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei, gaixoentzako edo osasun langileentzako gutunak edo marrazkiak bidaltzea eskatu zaie.

Deiak: Leoneko San Jose talde parrokialaren Caritaseko “Soledad Cero” programaren kolaborazioarekin, Leongo unibertsitateko ikasleek egunero gutxienez dei bat egiten dute bakarrik bizi den pertsona bati, haien egoeraren inguruan hitz egiteko, eta zelan dauden jakiteko.

Irakurmena sustatzeko bideoak: Malagako Unibertsitateko ikasleek bideoak egiten dituzte, horrela lehen hezkuntzako ikasleak irakurtzera animatzeko. Ipuin kontaketak, idazteko tailerrak eta gurasoentzako aholkuak eskaintzen dituzte ere, irakurmena sustatzeko.

Nire klasetik zure leihora: Almeriako unibertsitateko ikasle eta irakasleek materialak sortu dituzte (ipuinak, poesia, magia jokoak, abestiak…) ospitaletan edo erresidentzietan dauden gaixoak eta langileak laguntzeko, eta baita etxean dauden gaixoak laguntzeko ere.

Ospitalerako marrazkiak: Iruñeako La Compasion-Escolapios eskolako lehen hezkuntzako ikasleek marrazkiak egiten dituzte, Nafarroako ospitalean gaixorik dauden pertsonak animatzeko.

Zurekin gaude: iniziatiba hauen hezitzeko garrantzia ikusteko, Alba Plata eskolako seigarren mailako ikasleek hurrengoa esaten digute: egoera zail honetan, Alba Plata eskolako seigarren A eta B klaseetako ikasleek, gure solidaritatea eta indarra bidali nahi diegu egoera txar baten dauden pertsonei. Bideo honen bitartez, indarra bidali nahi dizkiegu, eta horretarako eskutitzak idatzi dizkiegu ospitalean edo etxean isolatuta dauden gaixoentzako, eta aldi berean lanean dauden guztientzako, denok zainduz. Maitasunez, eskerrik asko.

Koronabirus garai honetan egiten diren ikasketa zerbitzu proiektuak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek partekatzen! Bidal ezazu zure informazioa hona: redaprendizajeservicio@gmail.com

 

REDAPS: www.aprendizajeservico.net