Gizarte-erakundeentzako eta aisialdiko hezkuntza-erakundeentzako ere badira IkZ sariak

Espainiako Ikasketa-Zerbitzu Sareak, Edebé Fundazioak eta Educo GKEk, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren lankidetzarekin, berriro sustatu dute 2023ko Ikasketa-Zerbitzu Sarien deialdia. Aurten bederatzigarren edizioa izango da, eta Haur Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide eta Lanerako Prestakuntzako ikastetxeei eta praktiketako gizarte-erakundeei zuzenduta dago.

Hezkuntza-arrakasta eta gizarte-konpromisoa batzen dituzten praktikak dira. Horietan, haurrak, gazteak eta helduak beren ingurunea hobetzeko ekintzetan inplikatzen dira eta, aldi berean, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak indartzen dituzte: komunitateari zerbitzu bat emanez ikasten dute. Sari horien helburua hezkuntza-praktika solidario horiek zabaltzea eta aintzatestea da. Aurten 20 gaikako sari banatuko dira.

Gizarte entitateek eta aisialdiko hezkuntza entitateek parte har dezakete bai komunitatearen zerbitzuen hartzaile gisa, bai proiektuak bultzatzen. 

Adibidez, gazte elkarte batek, aisialdi klub batek edo scout talde batek, kausa solidario baten oinarrituta dagoen kanpaleku bat, udako ikastaro bate do programako jarduera bat aurkeztu dezake proiektu gisa: ingurune naturala zaintzeko auzolandegiak, herritar ahulentzako antzerki lanak, helburu sozialerako jolas eta gynkhanak, etab. 

https://aprendizajeservicio.com webgunetik informazio guztia eskuratzen da eta proiektuak aurkezten dira. 2023ko irailaren 30 arte denbora dago eta bi ikasturteetako proiektuak hartuko dira: 2021-2022 eta 2022-2023.

Sariak banatzeko ekitaldia Valladoliden izango da, 2023ko abenduaren 15ean, ostirala, XVI. Ikasketa-Zerbitzu Topaketa Estatalaren barruan. 

DKV Seguros, la Caixa Fundazioa, CENEAM (Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioa), OEI (Iberoamerikako Estatuen Erakundea), Ana Bella Fundazioa, Mullor Fundazioa, Plena Inclusión, Torresco, Esemti, Princesa de Girona Fundazioa, Esplai Florida, ACES-Andalicía eta Valladolideko Udaletxea ekimen honen alde daude. 

Guztion onerako diren eta haur eta gazteen talentua garatzen dituzten proiektuetan parte hartzen duten hezitzaileak ezagutzen badituzue, animatu euren proiektua aurkeztu dezaten!