2021eko ikasketa zerbitzu sariak

Espainiako ikasketa zerbitzu sareak, Edebé fundazioak eta Hezkuntza eta Formakuntza Profesionalaren Ministeritzak 2021eko ikasketa zerbitzu sariak sustatu ditu aurten ere, bere zazpigarren topaketan. Haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergo eta formakuntza profesional edo okupazional zentroetara bideratuta dago edo ikasketa zerbitzua egikaritzen duten beste entitate sozialetara ere.

Nahiz eta pandemiaren ondorioz egoera kritikoa dugun, ikasketa zerbitzu proiektuak aurrera eramatea egoera apur bat normalizatzeko erabili ahal dugula uste da, eta baldintzak txarrak direnez, proiektu solidario hauen balioa orain eta garrantzitsuagoa da.

Hezkuntza tresna bikaina eta konpromezu soziala batzen dituen praktikak ditugu hauek. Bertan, umeak, gazteak eta helduak hainbat ekintza antolatzen dituzte, haien ingurugiroa hobetzeko helburuarekin eta horren bitartez haiek gauza berriak ikasiz aldi berean: komunitatearekiko zerbitzuak egitearen bitartez, ikasten dute.  

  • Zuhaitzak landatuz, basoen eta paisaien inguruan, klima aldaketa eta deforestaketaren inguruan ikasten dute.
  • Odol ematearen kanpaina bat antolatzean, odol taldeen, odolaren konposaketan, transfusioen inguruan edo honen garrantziaren inguruan ikasten dute.
  • QR kodeen bitartez ibilbide turistiko bat antolatzean, herriaren ondare artistiko edo urbanistikoaren inguruan, teknologiaren inguruan eta historia ikasten dute.

Eta guzti horretaz gain, esfortsua, antolaketa, taldean lan egitea, erabakiak hartzea, solidaritatea, enpatia eta bestelakoen inguruan ikasten dute ere.

www.aprendizajeservicio.com web orriaren bitartez informazio guztia aurki dezakezue eta bertan aurkeztu daitezke proiektuak. 2021eko irailaren 30erarteko epea dago.

Hurrengoek babesten dute ekimen hau: DKV Seguros, Fundación la Caixa, CENEAM (Ministerio de la Transición Ecológica y el Reto Demográfico), OEI (Organización de Estados Iberoamericanos), Fundación Ana Bella, Mullor S.A, Educo, Plena Inclusión, Torresco, Esemtia, Fundación Princesa de Girona, Esade eta Alcalá de Henareseko udaletxeak.

Ume eta gazteak ikasketa zerbitzuaren bitartez ikastera sustatzen dituzten hezitzaileak ezagutzekotan, anima iezaiezu proiektua aurkezten!