2023ko Ikasketa+Zerbitzu Sariak. Proiektuak aurkezteko oinarriak

Espainiako Ikasketa+Zerbitzu Sareak, Educok eta Edebé fundazioak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntzarekin, 2023ko Ikasketa+Zerbitzu Sarietan parte hartzeko dei egiten die Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei eta baita Espainiar estatuko gizarte-erakundeei ere.

Sarien helburuak

1. Haur eta gazteen ikaskuntza eta komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak uztartzen dituzten ikastetxeen eta gizarte-erakundeen lana aitortzea.

2. Haurrek eta gazteek, bereziki ingurunean aldaketa positiboak eragiteko aukera gutxiago dituztenek, herritar aktibo bihurtzeko duten gaitasuna onartzea.

3. Ikasketa+zerbitzuko jarduerak hezkuntza arrakastatsurako eta konpromiso sozialerako tresnak direla aitortzea, eta horien zabalkundea sustatzea

4. Gizarte-justizian eta giza eskubideetan oinarritutako kultura parte-hartzailea, solidarioa eta konpromiso zibikokoa indartzea eta zabaltzea gizartean.

Ezaugarriak eta eskakizunak 1. Nork hartu ahal izango du parte?

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH – Batxilergoko eta Lanbide Heziketako1 ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatu guztiek hartu ahal izango dute parte 2023eko Ikasketa+Zerbitzu Sarien deialdian, baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikasketa+zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Halaber, gizarte-erakundeek ere hartu ahal izango dute parte (gazteen mugimenduak eta elkarteak, astialdirako elkarteak, eskauten elkarteak, boluntarioen elkarteak, ingurumeneko elkarteak, kulturalak…), baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikasketa+zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Ikastetxeek eta parte hartzen duten gizarte-erakundeek indarrean dauden legeak errespetatu behar dituzte, eta, bereziki, haurren babesari buruz hitz egiten duten neurriak.

Sariak hezkuntza-sektore ez-unibertsitarioentzat direnez, instituzio unibertsitarioek ezin izango dute ikasle unibertsitarioak protagonista dituen proiekturik aurkeztu, baina parte hartu ahal izango dute deialdian aurkeztutako ikastetxeen edo gizarte-erakundeen laguntzaile gisa.

Administrazio publikoak ere kanpoan geratzen dira, baina ikastetxeen edo aurkezten diren gizarte- erakundeen erakunde laguntzaile gisa aurkeztu daitezke

Ezinbestekoa izango da deialdian aurkezten diren proiektuak instituzioko (ikastetxeko edo gizarte- erakundeko) zuzendaritzaren abala edukitzea eta ez bakarrik proiektuko arduradunarena.

Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.

2. Nolako proiektuak aurkez daitezke?

Deialdi honetan ondoz ondoko bi ikasturteko proiektuak onartuko dira:

▪ 2021-2022 ikasturtean burutu diren ikasketa+zerbitzuko proiektuak, iazko deialdira aurkeztutakoak izanda ere.

▪ 2022-2023 ikasturtean burutu diren ikasketa+zerbitzuko proiektuak.

Ez da onartuko aurreko esperientziarik edo oraindik praktikan zehaztu gabeko proiekturik.

Aurreko deialdietan saritutako ikastetxeek eta gizarte-erakundeek ezin dute proiektu bera berriro aurkeztu, baina beste batzuk aurkez ditzakete.

Aurreko deialdietan finalistak izan ziren ikastetxeek eta gizarte-erakundeek proiektu bera aurkez dezakete berriro, betiere 2020-2021 edo 2021-2022 ikasturteetan egin bada.

Aurkezten den ikasketa+zerbitzuko proiektua bi eredu hauetako batekin identifikatu behar da:

• A eredua: ikasketa+zerbitzuko proiektu zehatz bat, adin-talde edo kolektibo jakin bateko edo ikastetxe edo gizarte-erakunde osoko haurrak edo gazteak protagonista dituena.

• B eredua: ikasketa+zerbitzua ikastetxearen edo gizarte-erakundearen proiektu globalaren izaera-ikurra den eredua.

Honako honi deritzogu ikasketa+zerbitzua:

3. Nola aurkeztu behar da proiektua?
Proiektuak formatu digitalean eta estatuko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztuko dira. Honako

hau izango da beharrezkoa:

  1. Izena emateko formularioa betetzea. Online eskuragarri: www.aprendizajeservicio.com
  2. Formulario horri proiektuaren deskribapen-dokumentua eranstea (ikus 1. eta 2. eranskinak). Luzera-mugak:

● A eredua: ikasketa+zerbitzuko proiektuak. Gehienez, 7500 hitz eta 15 orrialde.
● B eredua: ikasketa+zerbitzua proiektu globalaren izaera-ikur moduan sartuko duten

ikastetxe edo gizarte-erakundeak. Gehienez, 7500 hitz eta 15 orrialde.

3. Deskribapen-dokumentuan esperientziari buruzko bideo baterako esteka jartzea. (ikus 3. eranskina).

Ez dira proiektuak onartuko, baldin eta adierazitako tamaina baino handiagoak badira edo 1. eta 2. eranskinetan zehaztutako osagairen bat ez badute.

Oinarri osoak HEMEN