2023AN SARITUTAKO 20 APS PROIEKTUAK

Joan den azaroaren 3an 2023ko Ikasketa-Zerbitzu Sarien epaimahaia bildu zen aurten 20 proiektu sarituak zein izango ziren erabakitzeko. Mahai gainean 74 adituk hautatutako 60 proiektu baino gehiago zituzten, aurkeztutako 475 proiektuetatik. Beste behin ere, oso zaila izan zen gai bakoitzeko bat aukeratzea. Hautatutako guztiak praktika bikainak dira!

Dagoeneko urte asko daramatzate eginkizun horretan epaimahaiko 19 kideek, eta esperientzia horien kalitatea urtero nola handitzen den ikusi zuten. Hori da lehen albiste ona.

Bigarren albiste ona da, halaber, gero eta gehiago ikusten dela nola handitzen diren gizarte-eskoletan eta -erakundeetan sendotzen, sustraitzen eta identitario bihurtzen diren proiektuak, eta, hartara, eragin handiagoa lortzen dutela ingurunean.

Hirugarren albiste ona da aurten sariak oso banatuta egon direla hainbat lurraldetan, ikastetxeen titulartasunaren eta hezkuntza-mailen arabera. Hori oso positiboa da, sarien filosofia ez baitago bikaintasunera iristean — eta, jakina, baita —, baizik eta ikasketa-zerbitzuaren sugarra piztean, ikastetxeak eta gizarte-erakundeak horretara animatzeko eta normalizatzeko, hau da, gure haur eta gazteen konpromiso soziala sustatzeko modu gisa sartzea.

Espainiako Ikasketa-Zerbitzu Sarea Educo erakundearekin eta Edebé Fundazioarekin (MEFP erakundeak ere parte hartzen du) bat dator sariketaren ekimenarekin, eta hasiera-hasieratik Argentinako esperientzia oso finkatuan oinarritu da, aurten hamaseigarren edizioa beteko baitu.

Erakunde antolatzaileek eta 2023 Ikasketa-Zerbitzu Sarien erakunde laguntzaileek zorionak eman nahi dizkiegu aurtengo eskola eta gizarte-erakunde finalistei eta sarituei.

Esan beharra dago Euskal Herritik ekarritako 11 proiektuetatik bakar bat ere ez dela saritu eta ez dela finalista hautatu.

Nolanahi ere, aldizkari honetan aurkezten dizkizuegu Estatuan saritutako 20 proiektuak eta proiektuaren laburpen-bideoa.

Uneren batean proiektu osoren bat eskuratu nahi baduzue, REDAPSen web orrian kontsultatu dezakezue: 

www.aprendizajeservicio.net.

ZERBIKASen hurrengo aldizkarian, ApS 2023 Sarietan parte hartu zuten Euskal Herriko 11 zentroetan aurkeztu ziren proiektuak aurkeztuko dizkizuegu. Eta, ondoren, finalista geratu diren ikastetxeen proiektuak. 

Zentro guztiak animatzen ditugu Ikasketa-Zerbitzuko esperientziak bildu eta 2024. urteko hurrengo deialdian aurkeztera.