2017ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak. Proiektuak aurkezteko oinarriak

Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzua Sareak, Educok eta Edebé Argitaletxeak 2017ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarietan parte hartzeko dei egiten die Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH – Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei nahiz gizarte- erakundeei.

Sariaren helburuak

  1. Ikastetxeen eta ikasleen ikaskuntza kontuan hartzen duten gizarte-erakundeen lana aitortzea, erkidegoaren bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak garatzen dituzte-eta.
  2. Ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak hezkuntza arrakastatsurako eta konpromiso sozialerako tresnak direla aitortzea.
  3. Konpromiso sozialerako partaidetzazko kultura solidarioa indartzea eta zabaltzea eta, horretarako, zabalkundea suspertzea eta ikaskuntza-zerbitzua

Ezaugarriak eta eskakizunak

1. Nork hartu ahal izango du parte?

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH – Batxilergoko eta Lanbide Heziketako[1] ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatu guztiek hartu ahal izango dute parte 2016ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien deialdian, baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Halaber, gizarte-erakundeek ere hartu ahal izango dute parte (gazteen mugimenduak eta elkarteak, astialdirako elkarteak, eskauten elkarteak, boluntarioen elkarteak, ingurumeneko elkarteak, kulturalak…), baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Aurreko deialdian saritutako ikastetxeek eta gizarte-erakundeek ezin dute berriro proiektu bera aurkeztu, baina bai beste proiektu batzuk.

Aurreko deialdietan finalista izan diren ikastetxeek eta gizarte-erakundeek berriro proiektu bera aurkezteko aukera dute, 2016-2017 ikasturtean burutu bada, eta beste proiektu batzuk ere aurkez ditzakete.

Sariak hezkuntza-sektore ez-unibertsitarioentzat direnez, instituzio unibertsitarioek ezin izango dute ikasle unibertsitarioak protagonista dituzten proiekturik aurkeztu, baina parte hartu ahal izango dute deialdian aurkeztutako ikastetxeen edo gizarte-erakundeen laguntzaile gisa.Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.

Ezinbestekoa izango da deialdian aurkezten den proiektuak instituzioko (ikastetxeko edo gizarte- erakundeko) zuzendariaren abala edukitzea eta ez bakarrik proiektuko arduradunarena.

Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.

[1] Kontzeptuak honako hauek biltzen ditu: Oinarrizko Lanbide Heziketa; Erdi eta Goi mailako heziketa Zikloak; heziketa egokitua edo berezia eta premia bereziak dituzten ikasleen zereginen ikaskuntza; Lanbide heziketa artistikoa, helduen hezkuntza eta enplegurako formazioa.

Proiektuak aurkezteko oinarriak. HEMEN

2017ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak. HEMEN