KutxaEskola

KutxaEskola: 6 urtetik 18 urtetara bitarteko ikasleak balioak eta bizitzarako trebetasunak sustatzeko plataforma.

www.kutxaeskola.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer da?

KutxaEskola plataforma digitala da, Euskadiko hezkuntza-komunitatearen eskura euskarazko tresna didaktikoen multzo bat jartzen duena, osasunaren arloan hezteko, droga-abusua prebenitzeko, bizikidetza inklusiboa sustatzeko eta bizitzarako trebetasunetan prestakuntza emateko. Lau arlo horietan hainbat formatutako baliabideak eskaintzen ditu: testuak, ikus-entzunezkoak nahiz joko elektronikoak, irakasleentzat, familientzat eta 6 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleentzat erabilgarri.

Plataformak haurren sozializazioa atsegingarria eta orekatua izan dadin behar diren balio eta gaitasun psikosozialak sustatzen laguntzen du, osorik euskaraz eskaintzen diren eduki digitalen bidez.

Sarbide

Plataformaren baliabide guztietara (285 une honetan) sarbidea erabat zabalik dago bai erabiltzeko, bai deskargatzeko, bai partekatzeko webgune honetan.