Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

JOLAS ETA EKIN: IBILBIDE DIDAKTIKO BERRIAK || 2019 – 2020 ||

JOLAS ETA EKIN: IBILBIDE DIDAKTIKO BERRIAK || 2019 – 2020 ||

GENERO, IKASKETA-ZERBITZUA eta HEDABIDEEN IRAKURKETA KRITIKOA

Ikasturte honetan Jolas eta Ekinek hiru ibilbide tematiko berriak estreinatzen ditu. Hauek DBH-ko irakasleei bideratuta daude baina oso baliogarriak izan daitezke ere hezitzaile edo gizarte erakundeetako langileentzat. Guztira 27 fitxa didaktikoak sortu ditugu, euskeraz eta gaztelaniaz idatziak*, eta oso aproposak dira Balio Etikoetan lan egiteko edo beste irakasgaietan zeharka jorratzeko. Aldi berean, prebentzioaren esparruan oso egokiak izan daitezke hezkuntza formalean edo ez formalean lantzeko.

Ibilbide berriak:

  • GENEROA ETA INDARKERIEN PREBENTZIOA (10 fitxa)
  • IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETATZEA: Komunikabideen azterketa kritiko baterako gakoak (8 fitxa)
  • IKASKETA-ZERBITZUA: Parte-hartze soziala hezkuntzarako tresna bezala (9 fitxa)

IBILBIDE DIDAKTIKO BERRIAK:
ZUZENEAN DESKARGATZEKO LINKA (DOHAINIK)

Fitxak dohainik dira eta era erraz eta intuitibo batean aurkeztuta daude, edozein pertsonak aurrera eraman ahal izateko modukoak. Ibilbide tematiko bakoitzak aurkezpen orri bat dauka. Bertan, saio bakoitzaren helburu eta metodologiaren laburpena egiten da eta gai hauek lantzearen egokitasuna azaltzen da.

Bestetik, jakinarazten dizuegu aurten ere beste urteetako ibilbideak eskuragarri dituzuela:

  • KULTURARTEKOTASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
  • KONTSUMOA, IRAUNKORTASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
  • GATAZKAK, ELKARBIZITZA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)

BESTE IBILBIDE DIDAKTIKOAK:
ZUZENEAN DESKARGATZEKO LINKA (DOHAINIK)

Edozein zalantza Jolas eta Ekineko ekipoarekin harremanetan jar zaitezkete, saiatuko gara zuen galderak argitzen: jolasetaekin@gmail.com // 945 22 65 95

*Fitxetan hainbat bideo eta estekak daude, hauek beraien jatorrizko hizkuntzan daude (euskera, gaztelania edo ingelesa).

Posted by Zerbikas / Posted on 19 Oct
  • Post Comments 0