Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

I+Za koronabirus denboran III

I+Za koronabirus denboran III

Ikasketa zerbitzua pandemia denboran / Service–learning in times of pandemia

 

Mesedez, goiko parteko eskumaldean dagoen + an sakatu eta ezarri zure kokalekua. Gainera, zure izena eta antolakundearen izena idatz ezazu, eta gobernuak/instituzioak/ikasleak pandemiari aurre egiteko antolatzen dituzten ikasketa zerbitzu proiektuak azaltzen dituen artikulu baten esteka jar ezazu. / Please, click on the + button on the top right and add your location. Also, write your name and your institution and add a link to an article that portrays how your institution/students/government are dealing with this pandemia from the SL perspective.

 


Nahiz eta konfinamendu garaian gauden, gero eta ikasketa zerbitzu proiektu gehiago aurki ditzakegu gazteen eta irakasleen solidaritatea erakusten dutenak, hainbat proiektuen bitartez.

Herrialde guztietako proiektu hauek batzeko helburuarekin, CLAYSS-ek (Ikasketa Zerbitzu Solidarioaren Latinoamerikako Zentroak) “pandemia garaiko ikasketa zerbitzu mapa” sortu du, esperientziak partekatzeko eta denok ikasteko helburuarekin.

Momentu honetan, hirugarren kolekzio bat azalduko dugu, Espainia mailako proiektuekin:

Alboz albo konektatu: Badajozeko San Fernando BHIko 4. Mailako ikasleek, haien “alboz albo konektatu” generazio arteko proiektuaren barne, Puente Real erresidentziako nagusiei animo bideoak bidaltzen dizkiete. Horrela hauek animatzeko eta nahiz eta distantzian egon, haien bizitzaren parte direla gogorarazteko.

Balioa dakart: Asturiasen dagoen El Baltan BHIko FOL (Formakuntza eta Orientazio Laborala) irakaslea den Paz Fernandez de la Verak, bere ikasleen ezagutzak beste batzuk laguntzeko zer egin ahal duten egitera animatzen ditu ikasleak. Formakuntza Profesionaleko ikasleei zuzendutako proiektua dugu hau, baina hezkuntza edozein mailara erraz mugi litzateke.

“Guztion enpresa” irakaspena: Moralejako (Caceres) Virgen de la Vega CEIPeko Joan Ramajo irakasleak, bere seigarren mailako ikasleekin koronabirus osteko plan bat antolatu du. Hau era lokalean kontsumitzeko eta herriko dendak sustatzeko helburuarekin sortu da.

0tik 3rarteko umeak dituzten familientzako ikasketa zerbitzu proiektua: Extremadurako Suarez de Figueroa BHIko Haur Hezkuntza goi mailako zikloko lehenengo mailako ikasleek konfinamenduan dauden familiak laguntzeko proiektu hau sortu dute. Familia hauek haien etxeetan egin ditzaketen ekintzak antolatzen dituzte, bertan dituzten materialak erabiliz.

ErgosScapeVirus ikasketa zerbitzua: Dos Hermanaseko (Andaluzia) Proyecto Ergos FP zentroak proiektu hau sortu du, lau formakuntza profesional zikloen artean egikaritzeko:

  • Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleek familian egiteko esperimentuak antolatzen dituzte. Gainera, unitate birtual batzuk antolatu dituzte ere, 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiek landu ditzaten.
  • Dietetika goi mailako zikloko ikasleek familiek egiten dituzten errezetak aztertzen dituzte, eguneroko elikagaiak hausnartuz eta hauek hobetzeko aholkuak emanez.
  • Kirolarekin lotuta dauden bi zikloetako (Naturarekin lotutako Kirol Ekintza erdi mailako zikloa eta hezkuntza eta animazio sozio-kirol goi mailako zikloa) ikasleek balkoietan egiteko ekintzak eta etxean egin ahal izateko kirolak antolatzen dituzte, hainbat adinetarako. Hauetako proiektu bat Kirol Eskola Inklusiboko jarraipena egitea da, zeinetan ikasleek autismoa duten pertsonekin kontaktuan dauden, jolasak eta animoak bidaliz.
  • Gizarte integrazio goi mailako zikloko ikasleek dauden beharrizanak bilatzen dituzte, eta beste ziklo batzuetako ikasle batzuekin lan eginez hauei erantzuna ematen saiatzen dira.

Koronabirus garaiko ikasketa zerbitzu proiektu eta esperientzia hauek batzen jarraituko dugu! Lagun iezaguzu hauek partekatuz!

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net

Posted by Zerbikas / Posted on 01 May
  • Post Comments 0