Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

EUSKADIN IKASKETA+ZERBITZUA PRAKTIKATZEN DUTEN ZENTRO, ENTITATE ETA PERTSONEN SAREA SUSTATZEN ARI GARA

EUSKADIN IKASKETA+ZERBITZUA PRAKTIKATZEN DUTEN ZENTRO, ENTITATE ETA PERTSONEN SAREA SUSTATZEN ARI GARA

ZER DA IKASKETA+ZERBITZU SAREA?

Pertsona, profesional, entitate sozial eta erakundeak dira, ahal den neurrian, Ikasketa+Zerbitzuaren hezkuntza proposamena praktikan jartzen ari direnak edo praktikan jartzeko interesa dutenak.

Helburua ez da asko zabaltzea edo erakunde bat sortzea, ekimen “xumea” baizik, gizarteko eta hezkuntzako agenteak elkartu daitezen ideia horren inguruan, baina beste talde, mugimendu edo elkarte batzuei lotuta egon litezke.

Elkarri laguntzeko eta babesa eta informazioa emateko sarea da, ez dauka egiturarik ez hierarkiarik, ez dauka kanpotik ezarritako araurik, ez estaturik, partekatzeko hitzarmen eta topaketen bidez funtzionatzen du.

Gero eta gehiago dira Euskadin, Ikasketa+Zerbitzua hautatzen duten ikastetxe eta entitate sozialak eta hauxe nahi dugu: elkarrekin topatu, proiektuak partekatu, iradokizunak jaso elkarrengandik, ikusi zein inplikazio duten proiektuek hezkuntzan, ikusi nola baliatu ditzakegun esperientziak zentroko hezkuntza programarekin konektatzeko, ikusi nola inplikatzen diren komunitatea hobetzeko ekintza zibikoetan gure ikasleak, asko edo gutxi, bai eta gure haur eta gazteak ere.

 

 

EUSKADIN IKASKETA+ZERBITZU SAREA SORTZEKO ELKARREKIN LOTZEN DIREN LURRALDE SAREAK

Helburua da EAEko lurralde bakoitzari dagokion lurraldeko sareak sortzea, baina tokiko beste sare batzuk ere sor litezke, hiri edo eskualde bati dagozkionak, adibidez.

“Gaikako” sareak ere sor litezke, adibidez IKASTETXEETAKOAK, maila desberdinetako LHko Zentroetakoak (LH, Erdi Maila, Goi Maila), Ikasketa+Zerbitzua ARTE IRAKASKUNTZETAN, Ikasketa+Zerbitzua KIROL IRAKASKUNTZETAN, GKE+Gekoa, edo INGURUMENekoa, ELIKAGAIEN BANKUAK, besteak beste.

 

HASTEKO

Talde sustatzaile txiki bat behar dugu lurralde bakoitzean, honetarako:

-Ikasketa+Zerbitzuko esperientziak biltzeko probintzian.

-Interesa duten pertsonen arteko topaketa bultzatzeko.

-Ikasketa+Zerbitzuko esperientzien lurralde TOPAKETA abian jartzeko datorren ikasturtean.

JAR ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN ETA TOPATUKO GARA

Euskadin Ikasketa+Zerbitzuko esperientziarik ezagutzen baduzu, jakinarazi ezazu gure helbide elektronikoaren bidez. Parte hartzeko interesa baduzu, idatzi helbide honetara eta informazio guztia jasoko duzu:

formacion@zerbikas.es

BERRIAK JASOKO DITUZU

Dokumentu osoa hemen

 

 

Posted by Zerbikas / Posted on 10 May
  • Post Comments 0