Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

IKASKETA ZERBITZUA. GIZARTE-ONURA DUEN PROIEKTU KOLABORATIBOA Apirilaren 6an, ostegunean, 09:00etatk 14:00ra arte

IKASKETA ZERBITZUA. GIZARTE-ONURA DUEN PROIEKTU KOLABORATIBOA Apirilaren 6an, ostegunean, 09:00etatk 14:00ra arte

[Donostiako eta Gasteizko jardunaldietan izandako harrera ikusi eta gero, Bizkaian errepikatzea erabaki dugu. Oraingo honetan, Barakaldoko Berritzegunea bidelagun izango dugu]

Gaur egun, munduaren irakurketa kritikoa egin ahal izateko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dituen eskola aldarrikatu beharra dago, berrikuntzarako tresnak ahal bideratzen dituena, beti ere balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean eta pertsonei bizitzaren arlo eta egoera ezberdinetan moldatzen lagunduko diena.

Ekimena, sormena eta parte-hartze aktiboa krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen gizarte trebetasunak eta tresnak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, trebetasun horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Lan honetan, Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoa, tresna ezin hobea bilakatzen da. Metodologia honen bidez, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartzen ditugu, inguru hurbilean proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen doaz eta aldi berean edukiak ikasten dituzte.

Metodologia honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta. Arrakasta hau Donostiako San Telmo Museoan eta Gasteizko Europa Jauregian egin genituen jardunaldietan ere islatu zen, non hezkuntza maila eta esparru guztietako 170 lagunek baino gehiagok parte-hartu zuten.

Metodologia hau zabaltzen jarraitzeko eta hobeto ezagutzekoIKASKETA-ZERBITZUA. Un Proyecto Colaborativo de Utilidad Social jardunaldia antolatu dugu. Oraingo honetan hiru izango gara antolatzaileak: Zerbikas Fundazioa, Barakaldoko Berritzegunea eta Jolas eta Ekin. jardunaldia apirilaren 6an barakaldoko Berritzegunean izango da eta bertan hurrengo hizlariak izango ditugu: Arantxa Etxebarria, Barakaldoko Berritzeguneko Zuzendaria; Rafa Mendia, I+ZSn aditua eta Zerbikas fundazioko kidea; eta metodologia hau aurrera eraman duten Euskadiko lau ikastetxeen esperientziak.

*Jolas eta Ekin, InteRed Euskal Herria, SERSO eta Gizakien Lurraren proiektua da.

HELBURUAK

  1. Ikasketa-Zerbitzuaren oinarrizko terminoak eta honen balio pedagogikoa ezagutzea.
  2. Ikasketa-Zerbitzuan sakontzea proiektu kolaboratibo integral bat bezala.
  3. Ikasketa-Zerbitzuaren bidez ikasitako konpetentzien ebaluaketa.
  4. Ikasleek beraien ikasketa prozesuaren protagonistak izatearen gaineko hausnarketa

EDUKIAK

  1. Ikasketa-Zerbitzua ikasleen konpromezu sozialaren pedagogia da
  2. Ikasketa-Zerbitzuak hiru elemetu artikulatzen ditu: beharrak, ikasketak eta parte-hartzea.
  3. Ikasketa-Zerbitzuen proiektuen etapak: aztertu, diseinatu, planifikatu, gauzatu, ebaluatu, itxi eta zabaldu.
  4. Parte-hartzea hezkuntzarako tresna bezala: ikasleak proeiketuen protagonistak bilakatzen dira.

EGITARAUA

9:00 – 9:15.

Harrera

09:15 – 10:00.

Aurkezpena: Gure apustua Ikasketa-Zerbitzuaren alde

Arantxa Etxeberria

Barakaldoko Berritzeguneko Zuzendaria

Aitziber Mugarra

Zerbikas Fundazioko Presidentea

Iván Barrio

Jolas eta Ekineko Koordinatzailea 

10:00 – 11:30.

Tailerra/hitzaldia: Ikasketa-Zerbitzua gure ikastetxeetan

Rafa Mendia

I+ZSn aditua eta Zerbikas fundazioko kidea

11:30 – 12:00.

Atsedenaldia

12:00 – 13:30.

Esperientziak: Praktika onak gure erkidegoan

 Tarte honetan, lau Ikastetxeek azken urteetan egin dituzten I+ZS proiektuak aurkeztuko dizkigute, metodologia honen aukerak, zailtasunak eta, batez ere, onurak azalduz. Bi momentutan banatuko da: ikasleena eta irakasleena.

13:30 – 14:00.

Eztabaida eta ondorioak.  

NORI ZUZENDUA

 

  • Irakasleak [Lehen, Bigarren edo Goi Mailako hezkuntzakoak]
  • Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak
  • Orientatzaileak eta pedagogoak
  • Magisteritza eta Pedagogia ikasleak
  • Gizarte Langileak eta Hezitzaileak
  • GKEetako teknikariak
  • Guraso Elkarteak
  • Aisialdiko Begiraleak
  • Interesatuta dagoen edonor
 Data:

2017ko apirilaren 6an.

 Lekua:

Barakaldoko Berritzegunea

Burtzeña Plaza 0, 48903 Barakaldo [Gurutxeta metro geltokia]

 Ordutegia:

9:00 – 14:00

 Izen ematea:

Musutruk [lekuak agortu arte]
IZEN EMATEA ON LINE (izen ematea derrigorrezkoa da)

Info +:

618 15 92 69 // info@zerbikas.es

945 22 65 95 // jolasetaekin@gmail.com

 

Antolatzaileak:

 

Laguntzaileak:

 

Posted by Zerbikas / Posted on 08 Mar
  • Post Comments 0