Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

2018ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak

2018ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sariak

Proiektuak aurkezteko oinarriak

Espainiako Ikaskuntza-Zerbitzua Sareak, Educok eta Edebé Argitaletxeak 2018ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarietan parte hartzeko dei egiten die Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH-Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeei nahiz gizarte-erakundeei.

Sariaren helburuak

  1. Ikastetxeen eta ikasleen ikaskuntza kontuan hartzen duten gizarte-erakundeen lana aitortzea, erkidegoaren bizi-kalitatea hobetzeko ekintza solidarioak garatzen dituzte-eta.
  2. Ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak hezkuntza arrakastatsurako eta konpromiso sozialerako tresnak direla aitortzea.
  3. Konpromiso sozialerako partaidetzazko kultura solidarioa indartzea eta zabaltzea eta, horretarako, zabalkundea suspertzea eta ikaskuntza-zerbitzua ezartzea.

Ezaugarriak eta eskakizunak

1. Nork hartu ahal izango du parte?

Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBH-Batxilergoko eta Lanbide Heziketako(1) ikastetxe publiko, itunpeko edo pribatu guztiek hartu ahal izango dute parte 2018ko Ikaskuntza-Zerbitzua Sarien deialdian, baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Halaber, gizarte-erakundeek ere hartu ahal izango dute parte (hezkuntza ez-formaleko erakundeak, gazteen mugimenduak eta elkarteak, astialdirako elkarteak, eskauten elkarteak, boluntarioen elkarteak, ingurumeneko elkarteak, kulturalak…), baldin eta edozein autonomia-erkidegotan ikaskuntza-zerbitzuko jarduerak garatzen badituzte.

Parte hartzen duten ikastetxe eta erakunde sozialek indarrean dauden legeak errespetatu beharko dituzte, bereziki, haurren babesarekin loturiko neurriak aipagai dituztenak.

Aurreko deialdian saritutako ikastetxeek eta gizarte-erakundeek ezin dute berriro proiektu bera aurkeztu, baina bai beste proiektu batzuk.

Aurreko deialdietan finalista izan diren ikastetxeek eta gizarte-erakundeek berriro proiektu bera aurkezteko aukera dute, 2017-2018 ikasturtean burutu bada, eta beste proiektu batzuk ere aurkez ditzakete.

Sariak hezkuntza-sektore ez-unibertsitarioentzat direnez, instituzio unibertsitarioek ezin izango dute ikasle unibertsitarioak protagonista dituen proiekturik aurkeztu, baina parte hartu ahal izango dute deialdian aurkeztutako ikastetxeen edo gizarte-erakundeen laguntzaile gisa.

Herri-administrazioek ere ezin izango dute zuzenean parte hartu, nahiz eta aurkezten diren ikastetxe edo gizarte-erakundeen instituzio kolaboratzaile gisa aurkeztu ahal izango diren.

Ezinbestekoa izango da deialdian aurkezten den proiektuak instituzioko (ikastetxeko edo gizarte- erakundeko) zuzendariaren abala edukitzea eta ez bakarrik proiektuko arduradunarena.

Ikastetxe edo gizarte-erakunde bakoitzak nahi adina proiektu aurkez ditzake, oinarrien araberakoak badira.

(1) Kontzeptuak honako hauek biltzen ditu: Oinarrizko Lanbide Heziketa; Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloak; heziketa egokitua edo berezia, eta premia bereziak dituzten ikasleen zereginen ikaskuntza; Lanbide Heziketa artistikoa, helduen hezkuntza eta enplegurako formazioa.

2. Nolako proiektuak aurkez daitezke?

Oso-osorik 2017-2018ko ikasturtean garatu diren ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak baino ez dira onartuko. Beraz, ez da epealdi hori baino lehen egindako eta amaitutako esperientziarik onartuko, ezta oraindik zehaztu ez den proiekturik ere.

Aurkez daitekeen ikaskuntza-zerbitzuko esperientzia hiru eredu hauetako batekin identifikatu beharko litzateke:

A eredua: Ikastalde edo, gizarte-erakundeen kasuan, adin-talde baten proiektua.

B eredua: Ikastetxe edo gizarte-erakunde osoaren proiektua edo hainbat ikastetxek partekatua, edo ikastaldetik gorako dimentsioa duen taldearena.

Honako honi deritzogu Ikaskuntza-Zerbitzua:

Hezkuntza-proposamen honek ikaskuntzako eta komunitatearentzako zerbitzuko prozesuak bateratzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean. Proiektu horretan, parte-hartzaile guztiek inguruneko benetako premietan lan egiten ikasiko dute, hura hobetzeko asmoz.

3. Zer hartuko da kontuan, batez ere?

Ikasmaila eta proiektuaren gaia direnak direla, epaimahaiak honako hauek izango ditu kontuan:

  1. Ikaskuntzen eta garatutako zerbitzuaren arteko lotura estua.
  2. Zerbitzuaren bidez ume eta gazteek kontuan hartzen duten premia sozialaren egiazkotasuna etagarrantzia.
  3. Ume eta gazteen partaidetza aktiboa proiektu osoan: premiak ikertzean, proiektua diseinatzean,garatzean eta amaieran ebaluatzean.
  4. Lurraldeko ikastetxeen eta gizarte-erakundeen —eta hartzaileen— arteko sareko lan estua, proiektuaikuspegi komunitarioarekin eta elkarrekikotasunezkoarekin burutzeko.
  5. Justizia Sozialaren eta Giza Eskubideen ikuspegia izatea, ikasleengan hausnarketa eta pentsamendukritikoa bultzatzeko.
  6. Gizarte-bazterketako arriskuan dauden biztanleek bultzatutako proiektuak.
  7. Proiektuaren garrantzia, honako hau kontuan hartuta: proiektuan inplikatutako ume edo gazteenkopurua, zerbitzuko hartzaileen kopurua eta proiektuaren iraupena.
  8. Ikastetxetik edo gizarte-erakundetik kanpo garatutako zerbitzua, inguruan ageriko inpaktua eragitenduena, eta landutako gaiari buruz komunitatea sentsibilizatzea/kontzientziatzea.
  9. Proiektuaren jasangarritasuna eta konpromisoaren iraunkortasuna.
  10. Ikaskuntza-Zerbitzua kontzeptuaren ikusgarritasuna, hezkuntza-proposamena den aldetik.

Oinarri osatuak hemen

Posted by Zerbikas / Posted on 07 May
  • Post Comments 0