Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

MUNDUAK LOTZEN Herritartasun globalerako heziketa: proposamen bat

MUNDUAK LOTZEN Herritartasun globalerako heziketa: proposamen bat

Oxfam Intermonekoek jakinarazi eta  gogoratu nahi dizuegu 18-19 Munduak Lotzenekimenerako izen ematea zabalik dagoela; loturahonek zuzenean eramango zaituzte Munduak Lotzenplataformaren izen-emate gunera. (www.conectandomundos.org).

Ikasturte honetan, “Eskubiderik Gabe” izenpean, Desparekotasuna eta eskubide sozialak ikasgelan,ikastetxean eta inguruan(Ad.- auzoetan, hurbileko elkarteekin…) lantzean proposatu nahi dizuegu.

Honekin batera aurkezpena bidali dizuegu  (Euskaraz eta Gazteleraz) eta aurreko edizioekiko diren aldaketa eta berrikuntzak azaltzera gatozkizue ondoren:

  • Ikaslegoarekin lan egiteko epea 12 astera luzatu da (orain arte 9 ziren), lau fasetan banaturik.
  • Adin bakoitzera egokitutako 5 proposamen didaktiko izango ditugu:  haur-eskola(03-05 urte), lehen hezkuntza(06-08 eta 09-11 urte) eta bigarren hezkuntza(12-14 eta 15-17 urte)
  • Haur-eskola(03-05 urte) lehen hezkuntza(06-08 eta 09-11 urte): Ari bereko hiru proposamen izango dira, ikastetxeak ML lehen hezkuntzarako proiektutzat hartzeko moduan.

Adin bakoitzak produktu propioa gauzatuko du

  • haur-eskola(03-05 urte) eta lehen hezkuntzako lehen ziklokoek(06-08 urte): Elkarlanean egindako ipuin edo komikia.
  • lehen hezkuntzako bigarren ziklokoek(08-10 urte): Elkarlanean egindako mahai-jokoa
  • lehen hezkuntzako bigarren ziklokoek(10-11 urte) : Elkarlanean egindako jokoa birtuala
  • bigarren hezkuntza (12-14 eta 15-17 urte)

Ari bereko bi proposamen izango dira, ikastetxeak ML bigarren hezkuntzarako proiektutzat hartzeko moduan.

Adin bakoitzak produktu propioa gauzatuko du

  • 12-14 urte: Erakusketa prestatu.
  • 15-17 urte:Rol-jokoa prestatu (Argudio ezberdinak landu).

 

Aurtengo edizioak berrikuntza interesgarria dakar, Ikaskuntza eta Zerbitzua (IZ)inguruarekin lan egin ahal izateko proposamena:

  • HAUTAZKO 2 proposamen izango dira (bat lehen hezkuntzarako eta beste bat bigarren hezkuntzarako) ML proposamena inguruarekin lantzeko.
  • Proposamenok Ikaskuntza eta Zerbitzuaren metodologia dute iturburu; ikastetxe bakoitzak bere beharrei egokitu ahal izateko moduan aurkeztuta
  • Gida gehigarrietan aurkeztuko dira proiektua landu ahala lagungarri izan daitezen.
  • Azken produktu/zerbitzua landu beharrari lotuta daude proposamenok apirilean edo hirugarren hiruhilekoan  zehar ikastetxe bakoitzaren arabera.

 

Zuen esanetara edozertarako (lianellagonzalez@oxfamintermon.org)

Posted by Zerbikas / Posted on 10 Nov
  • Post Comments 0