I+Z eta koronabirusa X

 

Dagoeneko 10 post daramatzagu konfinamendu fase guztietako ikasketa proiektu ezberdinak azalduz! Estekan klik egin ezazu eta bertako informazio osoa ikusi, guk egiten ditugun laburpenak ezin dutelako dena azaldu:

Ekintzen katea: aktiboak, solidarioak eta hainbat diziplinakoak. Zaragozako Valdespartera CEIPeko ikasle, irakasle eta familiek helburu bikoitzeko iniziatiba hau sortu dute: krisi garaian ohitura osasuntsuak sortzea eta egoera zailean dauden pertsonei laguntzea. Genially bat antolatu dute, kate solidarioa azalduz:

  1. Iniziatiba beste pertsona batzuei kontatu, eta hauek berdina egingo dutela ziurtatu.
  2. 200 esteka erabili inspiratzeko (errekurtsoak, ideiak eta adibideak).
  3. Kategoria bat hautatu eta horma kolaboratiboa sortu.

Komunitatearekiko ikasketa zerbitzu ekintza hauek Zaragoza Solidarioa GKEarekin lankidetzan egingo dira.

Ipuin antibiralak. Madrilgo Artika ikastetxeko lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleek ipuinak sortzen dituzte, eta hauek grabatu eta ospitaletara bidaltzen dituzte, horrela bertako gaixoak animatzeko eta konfinamenduari aurre egiteko.

Prozesuan, ikasleak elkar ebaluatu ziren haiek egindako lanen inguruan. Bideodeietan ipuinak kontatu zituzten, eta azkenik Audacityrekin haien podcast-a sortu zuten, soinu ikaragarriekin.

Margaritaren gela. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak antolatu duen hezkuntza telebista programa dugu hau. Hau Proeducar-Hezigarri hezkuntza zentro sareko ikasleen, irakasleen eta familien arteko lankidetzan sortu da. Parte hartu duten ikasleak hezitzeko materialen sortzaile bihurtu dira alarma egoeran, eta helburu didaktikoa duten bideoak grabatu dituzte, ipuinekin edo kuriositateekin loturikoak. Horrela, eskolako lana sustatu dute eta gainera etxetik egin daitezkeen esperientzia praktikoak ikasi dituzte. Nafarroako telebistan hau agertzean, lehen hezkuntzako komunitaterako ikasketa zerbitzu ekintza bihurtu da hau.

Osasun bihotzak. Mairena del Aljarafeko Malala CEIPeko 6. mailako ikasleek aurretik zuten odol ematearen proiektua eraldatu dute, osasun bihotz bihurtuz. Honen helburu nagusia, familiek odol ematearekin zuten konpromezua bermatzea da, plataforma baten bitartez. Ikasleek, haien etxetik bideoak sortzen dituzte, haien familiarekin eta lagunekin sare sozialen bitartez zabaltzeko. Osasun langileei animo gutunak bidali dizkiete ere, eta hauek eskerrak emateko argazki eta bideoekin erantzun dute. Odol ematea egoera hobetzen denean egingo da, eta nahiz eta dagoeneko institutuan egongo diren, haiek izango dira antolatzaileak.

Koronabirus garaiean bihotzetik bidalitako eskutitzak. Balentziako Salesiano San Antonio Abad eskolako batxilergo 1. mailako ikasleek, ia 100 gutun idatzi dituzte, nagusien etxeetara, egunezko zentro, lehen hezkuntza edo haur hezkuntzako zentro eta beste hainbatetara bidaltzeko. Hauen bitartez, haien animoak bidaltzen dizkiete, solidaritatea eta eskerrak partekatu duten guztiagatik. Jasotako lehenengo erantzunak emozioz beteta egon ziren, eta aurrera egiteko gogo galantekin zetozen.

 

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net