Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

I+Z eta koronabirusa IX

I+Z eta koronabirusa IX

 

Victoria Camps-ek sarean egindako “pentsamendu moderno”-en inguruko konferentzia batean esan zuen bezala, nahiz eta fokoa pertsonan, honen autonomian eta askatasunean jarri behar den, ezin dugu ahaztu guztion arteko interdependentzia.

Globalizazioak eta dugun osasun krisiak argi utzi du ez garela autosufizienteak. Nahiz eta denok libre eta autonomo garen, batak bestearen beharra dugu ere, ezin dugu arazo bat bakarrik konpondu.

Pandemia egoera honetan egikaritzen ari diren ikasketa zerbitzu proiektuak gure ume eta gazteen lana erakusten dute, elkartasunean eta pertsona ahulak laguntzean oinarrituz.

  1. post honetan, hurrengoak azalduko ditugu:

 

Sars-cov-2-etik haratago: zelan eskertu, pentsatu, konpondu edo kontzientziatzen ikasiz. Balorazioa 2.0. Alcalá de Henares-eko Alkal’A Nahar BHIko proiektu transbertsal bat dugu hau, eta DBH 4. Mailako ikasleek birusaren inguruan inbestigazio bat egin dute, eta honek biodibertsitatean dakartzan efektuen inguruan, eta prebentzio ekintzen inguruan jorratu du. Gizartea kontzientziatzeko eta osasun langileak eskertzeko ekintzak antolatu dituzte ere, Pangea formako bizkotxoak eginez, eta prozesua bideoan erakutsiz.

Larruaren kontaktu birtuala. Cosladako hainbat institutuko ikasleek antolatzen duten aintzinako proiektua dugu hau. Udaletxeko berdintasun, gazteria eta gizarte zerbitzuen laguntzarekin antolatzen dute, eta genero indarkeriaren eta gehienbat emakumeen trata eta prostituzioaren inguruan oinarritzen dute haien lana. Antzerki, debate eta gorputzaren espresioen bitartez egiten dute hau. Gaur egungo egoeragatik, sarean egingo den festibal bezala antolatu da.

Stay home. Cacereseko Via de la Plata institutuko ikasle eta irakasleek, osasun krisiaren ondorioz, beste estatu batzuetako ikasleekin partekatzeko animo bideoak sortu dituzte hainbat hizkuntzatan.

#EtxeanZurekinIkastenDut. Malagako unibertsitatean sortu den konpainia proiektu bat dugu hau, COVID19 egoera zail honetan ditugun giza eta hezkuntza arloko arazoak konpontzeko helburuarekin sortua. Haien etxeetan sartuta dauden hainbat arlotako ikasleek lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei laguntza eskaintzen diete, horrela hezkuntzan egongo den talka leuntzeko.

Coronavirus you are lost! Milagroseko (Burgos) Valle de Riaza CRAko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Aranda de Dueroko Gurutze Gorria GKEa aztertzen ari dira, bertan dituzten barra, ehuneko, sigla, GKE edo herrialdeen inguruan. Horrela haien irakurtzeko ahalmena, ingeles maila eta idazmen maila hobetzen dute, eta aldi berean egiten dutena bultzatzen dute, crowdfunding baten bidez kamisetak salduz.

Koronabirus garai honetako ikasketa zerbitzu esperientziak batzen jarraituko dugu, lagun iezaguzu hauek zabaltzen!

Bidali zure informazioa redaprendizajeservicio@gmail.com -ra

 

REDAPS:www.aprendizajeservicio.net

Posted by Zerbikas / Posted on 19 Jun
  • Post Comments 0