Ikasketa zerbitzua eta koronabirusa VI

Astero ikasketa zerbitzu proiektu berriak heltzen zaizkigu, koronabirus garai honetan.

Duda gabe, gaur egun posible ditugun ekintza asko orain dela hamar urte ezinezkoak izango lirateke ditugun teknologiak erabili gabe.

Adibidez, denok dakigu dagoeneko pertsona nagusientzako Whatsapp-a erabiltzeak zelako poztasuna eman dien. Gainera, Skype, Zoom edo Jitsi plataformen erabiltzaile ohikoak gara orain, hurbiltasuna sentitu ahal izateko nahiz eta distantzian egon.

Zelan ez ditugu tresna hauek aprobetxatuko? Ikasketa zerbitzu ekintzak egikaritzeko lagungarriak izan daitezke, eta lehen ez genekizkien ekintzak sortu ahal ditugu horien bitartez ere.

Ikus ditzagun praktika batzuk:

Elikatzea ezin da hondakin bihurtu. Rey Juan Carlos unibertsitateko Elikagaien Zientzia eta Teknologia graduko hiru ikaslek elikagaien alferrik galtzearen inguruan hausnarketa egin dute, jendea kontzientziatzeko. Gradu Amaierako Lan bat da hau, ikasketa zerbitzu proiektu batean oinarritzen dena. Gaur eguneko egoerak haien proiektua berrantolatzera behartu zituen, eta horretarako Instagram perfil bat sortu dute, haien mezua ezagutarazteko. Oso pozik daude jasotzen dituzten mezuekin: Jendeak gure aholkuak jarraitzen dituztela uste dugu, eta gai garrantzitsu bat hautatzeaz ziur gaude.

Alberto eta birusa. Lau erakundek liburuaren eguna distantzian ospatzeko lankidetza sortu da: Antonio Hernandez Gil CEIPeko neska-mutilak La Siberia CEEko ikasleak, Plena Inclusión entitatea eta San Anton erresidentziak.

#NikLaguntzenZaitutAuzokide. Alba Plata CEIPeko seigarren mailako ikasleek, nahiz eta konfinamenduan egon, haien ikasketekin jarraitzen dute Ikasketa Zerbitzu proiektuen bitartez. Egoera honetan besteoi laguntzeko lan egiten duten pertsonei eskerrak emateko antolatu dute kanpaina hau. Auzokoei, denda eta negozioei, familiakideei eta lanera doazenei eskutitzak idatzi dizkiete horretarako.

Esperantzarako koloreak. Virgen Macarena Unibertsitate Ospitalearen UCI korridorea orain kolorez beterik dago. Hormetan, 3 eta 6 urte arteko umeen marrazkiak aurki daitezke, langileak eta gaixoak animatzeko. Julio Cesar lehen hezkuntzako zentroan sortu da iniziatiba hau, bertan konfinamendu egoera honen alde onak bilatzeko hainbat ekintza sortu baitira. Honen bitartez, umeek haien kreatibitatea, imaginazioa eta enpatia lantzen dute, aldi berean osasun langileei animoak bidaliz.

USAL Giza Akzio Klinika Juridikoa. Salamankako Unibertsitateko Zuzenbide eta Administrazio Publiko eta Zientzia Politika ikasleek, Zamorako Santisima Trinidad – Amor de Dios eskolako ikasleekin batera, mintegi online bat antolatu dute, adingutxikoak eta internetaren inguruan. Eskolako ikasle eta irakasleek arlo honetako zuzenbide galderak pentsatzen dituzte, eta unibertsitateko ikasleei bidaltzen dituzte.

Koronabirus garai honetako ikasketa zerbitzu proiektuak batzen jarraituko dugu, parteka ditzagun!

REDAPS: www.aprendizajeservicio.net