Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

HZ GIZEKIMENAK-ek urte honetan bere 20. urteurrena ospatuko du

HZ GIZEKIMENAK-ek urte honetan bere 20. urteurrena ospatuko du

Prestatzen ari garen ekintza berezien barnean, bi topaketa dibulgatzaile antolatu ditugu azken urte hauetan gure interes zein esfortzuen parte handi bat erdiratzen dituzten bi gaien inguruan: 

1. Zerbitzuen Ebaluazioa (sozialak eta heziketakoak). Topaketa azaroaren 23an. ORONA Fundazioa – Hernani. 

2. Arrera berezia behar den egoeretan  Prebentzio, Detekzio eta Esku-Hartze goiztiarra (Babesgabetasun edo Bullying egoerak, adibidez). Topaketa abenduaren 13an. 

Lehenik eta behin Ebaluazioari dagokionez: 

Gobernuek egiten dituzten ekintzen eta jarreren balorazioen interesa hezkuntza arloan zein arlo sozialean nabarmen igo da duela urte batzuetatik. Interes honen azpian dagoen xedea, errekurtso publikoen ezarpenean efikazia eta efizientzia lortzea da, honek politika publikoaren arlo ezberdinetan barne hartzen diren programen eta zerbitzuen ebaluazio sendo eta etengabekoak aurrera eramatea suposatuko duelarik. 

Ebaluazioak bi funtzio ditu: 

A. zerbitzuak hobetzeko atzeraelikadura  etengabeko 

B. erabaki-hartzetan eta estrategien definizioan lagunduko duten irizpideen lorpena. 

Gainera, gure zerbitzuen kasuan, Ebaluazio zorrotzak, hein batean, errekurtso publikoen kudeaketa gardenago bat bermatzen du. 

Hau garrantzitsua bada edozein arlotan, politika sozialetan eta hezkuntza-politiketan bereziki izango da. 

Arlo hauetako zerbitzuetan arduradun garenok, etengabe galdetu beharko genuke: egiten dugunak balio al du balio duela esaten dugunerako? Zein neurritan? Zein aldagai eta parametroen arabera? 

Beste aldetik, Big Datak, Adimen Artifiziala duten sistemak, erakunde askoren arrakasta gako bilakatu dira azken urteetan zehar, edozein arlotan. Etorkizunera begirada jarria duen edozein erakundek, beren prozesuak sortzen dituzten gakoak diren datuak eta lortzen dituzten emaitzak harrapatzen saiatzen dira informazio iturri ezberdinetatik, non hauek erabakiak hartzerako garaian emaitza garrantzitsuak lortzeko aukeren neurrien arabera prozesatzen diren. 

Aurrekoa oso ohikoa da enpresagintza arloan, hezkuntza-arloan edo arlo-sozialean ez den bezala, baina bi “munduen” gerturapena ematen ari da. 

Jardunaldiaren ardatzak honako hauek dira: alde batetik, arlo sozialean eta hezkuntza arloan adituak diren pertsonekin hausnarketa egitea ebaluazioaren eboluzioari, funtzioari eta etorkizunari buruz; eta beste aldetik, Mercanza- ren eskutik bere programa Qlik Sense ebaluazio sistema erakustea, HZ Gizekimenak beste entitate batzuekin elkarlanean erabiltzen duena hiru zerbitzu ebaluatzeko: 

1. BABESGABETASUN EGOERA ARIN ETA MODERATUAN DAUDEN ESKU-HARTZE PROGRAMA PSIKOEDUKATIBOEN ETA PSIKOSOZIALEN EBALUAZIOA. 

2. AISIALDI-HEZIKETA EBALUAZIOA: ZERBITZUEN GAZTELEKUAK ETA HAURTXOKOAK.

3. HEZKUNTZA ZENTROETAN QLIK SENSE ADIBIDEAREN EZARPENA.

Jardunaldiaren azken zatian, Mercanzako adituek tailer praktiko bat eramango dute aurrera bertako pertsonek eta gaian interesa dutenek, zerbitzu edota erakundeetan Qlik Sense programa erabiltzen hastea erraztuko dieten ezagutzak lortzeko helburuarekin (badago doainik bertsio bat). Horretarako, izena eman duten pertsonei programa deskargatzeko esteka bidaliko zaie, non jardunaldira ordenagailu portatil bat eramatea eskatuko litzaiekeen. 

 

DESGARGA INVITACIÓN / GONBIDAPENA … CASTELLANO  – EUSKARAZ

Posted by Zerbikas / Posted on 23 Oct
  • Post Comments 0