Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

ExE FUNDAZIOAREN PROIEKTU BAT

ExE FUNDAZIOAREN PROIEKTU BAT

EMPIEZA POR EDUCAR (http://www.programaexe.org) hezkuntza berdintasunaren alde lan egiten duen fundazio bat da. Horretarako, hezkuntza-ekosisteman aktiboki kolaboratzen duten profesionalen sarea sortu du.

Empieza Por Educar fundazioak, bi ikasturteko programa baten bidez, talentu onenak prestatzen ditu, hezkuntza arloan dagoen ekitate ezaren aurka lan egiteko konpromezua har dezaten.

Programa honetako parte-hartzaileek inguru baztertuetako ikastetxeetan irakaskuntza esperientzia bat bizitzen dute eta, horrez gain, hezkuntza mundua hobetzeko ekimenak sustatzen dituzte.

Lan horri esker, espero den eragina bikoitza da: alde batetik, programa garatzen den bi urteetan zehar parte-hartzaileek euren ikasleen hobekuntza akademikoa sustatzea; eta beste alde batetik, parte-hartzaileei, euren gaitasunak garatzeko, beharrezko baliabideak eskaintzea, hezkuntza sistemaren aldaketaren eragile izan daitezen, programa amaitzen denean, gizarte eta hezkuntza ezberdintasunaren aurka lan egiten jarraitzeko.

 

ZURE MUNDUA ERALDATU Empieza por Educar Fundazioak koordinatutako iniziatiba bat da. Proiektu honen helburua ikaslegoaren ahalduntze eta hiritartasun sentimendua esnatzea da. Horretarako, ikasketa-zerbitzu metodologia erabiltzen da. Metodologia honen bidez, ikasleak euren ikasketa prozesuaren protagonistak bilakatzen dira, eduki kurrikularrak euren ingurua hobetzen duten proiektu sozialak bultzatzeko erabiliaz.

Zehazki, ZME proiektua hainbat tailerretan oinarritzen da. Tailer horien helburua, besteak beste, ikasketa-zerbitzu metodologia egoki aplikatzea eta Garapen Jasangarriko Helburuak behar bezala ezagutzea da.

Sei urte dira ZME martxan jarri zenetik. Lehen urratsak Madril eta Bartzelonako hainbat ikastetxetan eman dira eta 3.500 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, 230 proiektu baino gehiagorekin. Aurten, 2018-2019 ikasturtean, lehenengo aldiz jarri dugu martxan Euskadin, Bizkaia eta Arabako hainbat eskoletan, hain zuzen ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan, honako helbide elektronikoaren bidez: ctm@empiezaporeducar.org.

ZURE MUNDUA ERALDATU

Posted by Zerbikas / Posted on 22 Mar
  • Post Comments 0