Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

Eusko Jaurlaritzak lau proiektu berritzailek balio publikoa sortzeko duten ahalmena aitortu du, “2017ko Elkarlan Sarien” bidez

Eusko Jaurlaritzak lau proiektu berritzailek balio publikoa sortzeko duten ahalmena aitortu du, “2017ko Elkarlan Sarien” bidez

  • Saritutako lau ekimenak hauek dira: “La Casa de las Mujeres de Donostia: cogestión y empoderamiento”; “Hiri Lagunkoiak Pertsona Guztientzat: ApS ciudadano en accesibilidad urbana con OpenStreetMap”; Saregune: por un uso social y comunitario de la tecnologia”; eta “Bilbao Data Lab. Abriendo Datos. Comunidad sobre el mundo de los datos”
  • ELKARLAR Sarien hirugarren edizio honetan, 18 proiektu aurkeztu dira, eta open data filosofiarekin lotutako ekimen batek lehenengoz jaso du saria

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendari Javier Bikandik, gaur goizean, ELKARLAN Sarien hirugarren edizioaren sariak banatu dizkie lau proiektu irabazleei:

  • “La Casa de las Mujeres de Donostia: cogestión y empoderamiento”:Donostiako Emakumeen Etxea-La Casa de las Mujeres de Donostia elkartearen eta Donostiako Udalaren arteko ekimena da. Espazioa 2010ean inauguratu zen, topaleku, eztabaidarako eta hausnarketarako gune gisa, ingurunea feminismoetatik abiatuta eraldatzeko. Harrera- eta informazio-espazioa da, eta doan eta baldintzarik gabe eskaintzen ditu aholkularitza juridikoko zerbitzuak, laguntza psikologikoa, autolaguntzarako taldeak eta ahalduntzerako taldeak eta hainbat tailer. Pasa den ikasturtean, ekimenaren bidez, ia 2.000 emakumerekin lan egin zen eta arreta eman zitzaien.
  • “Hiri Lagunkoiak Pertsona Guztientzat ApS ciudadano en accesibilidad urbana con OpenStreetMap”: proiektua Zerbikas Fundazioak koordinatzen du; bertan, hainbat hezkuntza- eta gizarte-erakundek parte hartzen dute, hiri-irisgarritasunaren eremuan kontzientzia zibikoa sustatzeko. Ekimen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen arteko lanean oinarritzen da; elkarrekin mapatzen dute ingurunea eta OpenStreetMap software librean partekatzen dute eta, horrela, herritar orok automatikoki ikusi ahal izateko aukera ematen dute. Kaleko lana egin ondoren, hobekuntza-proposamenak egiten dizkiote administrazioari, hiri-irisgarritasuneko txostenen bidez. Ekimenak helburu hirukoitza du: aniztasun funtzionalaren eta gizarte-inklusioaren inguruan sentsibilizatzea, software libreko aplikazio teknologiko baten bidez hirietan irisgarritasuna mugatzen duten oztopoak diagnostikatzea, eta horiek ezabatzeko jardutea.
  • “Saregune: por un uso social y comunitario de la tecnologia”:AsociaciónSartu Álava elkartearen ekimena da; gizarte-marjinazioaren eta -bazterketaren aurka borrokatzen da. Saregune alfabetizazio digital inklusiboari bide emateko sortu den espazioa da, alegia, elkarteak gure teknologien inguruko prestakuntza eta herritar guztiei laguntza teknologikoa eskaintzeko topalekua, erabiltzaileen eta egoera ahuletan daudenen gizarteratzeari eta laneratzeari bide ematekoa. Arrail digitalaren haustura abiapuntu hartuta gizarte-aldaketa lortu eta beste kultura-, auzo- edo hezkuntza-arrail batzuk gainditzeko asmoa du proiektu honek. 2004aren eta 2016aren artean, elkarteak Saregunen 286 pertsonari eman zien prestakuntza; horietatik, % 70, gero, kontratatu egin zen.
  • “Bilbao Data Lab. Abriendo Datos. Comunidad sobre el mundo de los datos”: proiektu kolektiboa da, eta datu irekien kulturara, horien analisira eta ikusaraztera diziplina anitzetik eta zeharka hurbiltzea sustatzen du, praktika eta tresna irekien bidez. Pablo Rey eta Jon Bernat Zubiri datu-analisten ekimenaren bidez, datuen erabilera zibikoa sustatu nahi da, herritar aktiboagoak eta hobeto informatuak izateko, gaian adituak direnek emandako prestakuntza-tailerrei edo eztabaida tematikoei esker.

Horrela, hautaketa-batzordeak lau proiektu irabazleek balio publikoa sortzeko duten ahalmena aitortu du. Izaera berritzailea, gizarte-inpaktu handia eta gizarteak antolatzeko eta jarduteko duen gaitasunaren eredu izateko ahalmena nabarmendu behar dira. Saria jaso duten lau proiektuek 6.000 euro jasoko dituzte, bakoitzak, eta komunikabideetan zabaltzeko laguntza, aitorpen publikorako eta sustapenerako neurri gisa.

ELKARLAN SARIAK  

ELKARLAN Sariak orain dela hiru urte sortu ziren gizarte-eragileen parte-hartzea sustatzeko, gardentasuna bultzatzeko eta herritarrei entzun eta kontsulta egitea bultzatzeko helburuarekin. 

Hirugarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzaren lehiaketak 18 eskabide izan ditu eta lehenengoz saritu da open data, libreki, eskuragarri dauden datuen filosofiarekin lotutako lan bat.

(Iturria: Irekia)

Posted by Zerbikas / Posted on 13 May
  • Post Comments 0