Zerbikas. Aprendizaje y Servicio Solidario.
Dirección: La Laguna 5 bajo (Plaza de la Cantera). 48003 Bilbao Tfno: 618 15 92 69

BERRIAK. ZERBIKASen 8gidak . Ikasketa eta zerbitzu solidarioa Astialdi HEZITZAILEAN

BERRIAK. ZERBIKASen 8gidak . Ikasketa eta zerbitzu solidarioa Astialdi HEZITZAILEAN

Zerbikas Fundazioak eta AISI HEZI Fundazioak gida hau aurkeztu nahi dugu, astialdiko hezkuntzak duen garrantzia azpimarratzen duena, astialdia eremu egokitzat hartzen baitugu gure haurrengan eta gazteengan herritartasun arduratsua eta solidarioa garatzeko.
Gida honek astialdiko talde hezitzaileei proposamen pedagogiko bat aurkeztu nahi die, neska-mutilen- gan herritartasun aktiboa sustatzeko. Hala, proposamen horrek elkartasuna bizitzeko aukera eman nahi die, bizitzarako ikaskuntza erabilgarriak eskaintzen dizkie, oinarrizko gaitasunak indartzen dizkie, giza eskubideen defentsara eramaten ditu eta bizitzarako trebetasun jakin batzuk ematen dizkie, gainerako herritarrekin sormenez eta elkartasunez moldatzeko. Pertsona guztien eskubideen defentsaren bidean jartzen ditu eta beren prestakuntza ibilbidean ikuspegi berriak eskaintzen.
Gidak, lehenengo orrietan, astialdi hezitzailearen oinarri pedagogikoak azaltzen ditu eta planteamendu horren hezkuntza prozesuan erabiltzen diren bi estrategia gakoetan sakontzen: proiektuen pedagogian eta jolasetan. Ondoren, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa zer den aurkezten du, gizarterako baliagarritasun handiko proiektua. Aurkezpen horretatik abiatuta, Astialdi Hezitzailean Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat sortzeko prozesua deskribatzen du. Era berean, lantzen diren ikaskuntza nagusiak azpimarratzen ditu eta gaur egun astialdiko hezkuntzan dauden askotariko errealitateetan garatu daitezkeen proiektu mota desberdinetan sakontzen du.

HEMEN

Posted by Zerbikas / Posted on 29 Jul
  • Post Comments 0