Andrew Furco Euskadin

Fuente: Serbias

fotofurcoMaiatzaren 26an eta 27an, Andrew Furco-k, Ikasketa-eta Zerbitzuan (Service-Learning) nazioarteko erreferentea dena, Euskadi bisitatuko du Zerbikas Fundazioaren eskutik. http://www.zerbikas.es/ Portugalete-ko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen eta Hezizerb elkartearen laguntzarekin, topaketa batzuk egingo dira Portugaleten, Bilbon (Deustuko Unibertsitatean) eta Donostian. Komunitatearentzako zerbitzua eta ikasketa lotzen duen heziketaren alde apustua egiten duten hezitzaile zein gizarte-eragile guztiei zuzenduta daude topaketa horiek.

Andrew Furco Doktorea irakaslea da eta Minessota Unibertsitateko KonpromisoSozialeko Bulegoko Presidenteordea. Bertan zuzentzen du Komunitate-Konpromisoa eta Ikasketa eta Zerbitzua Ikertzeko Nazioarteko Gunea (ICS-PESL). Aurretik, Ikasketa eta Zerbitzua Ikertzeko eta Garatzeko ikergunekozuzendaria izan zen Kaliforniako Unibertsitatean. Bere argitalpen askoren artean, ihardetsitako bereinstituzionalizazio- errubrikaz gain, Service- Learning: A Balanced Approach to ExperientialEducation (1996) nabarmentzen da, askotan aipatua (Google Akademikokoingelesezko bertsioan 500 aldi baino gehiagoz) eta funtsezkoa gertatzen denaikasketa- zerbitzuaren eta esperientziazko beste ikasketen arteko aldeak ulertzeko, hala nola, Komunitate-Zerbitzua, Practicuma edo Boluntariotza. Esperientziazkoikasketetan espezializatutako hezitzaile honek bultzatzen ditu Ikasketa- Zerbitzuarengaineko ikerketak bultzatzen ditu bere unibertsitatetik eta  nazioarteko sare desberdinetatik: International Associationfor Research on Service Learning and Community Engagement (IARSLCE), Red Iberoamericana de Aprendizaje y Servicio, RedTalloires, eta abar. Horrez gain, nabarmentzekoa da k12 school mugimenduri eman dion bultzakada : Service Learning-ean dituzten kalitate estandarrak dira erreferente garrantzitsuak, Compact Campus-eko Komunitate-Zerbitzuak hasitako unibertsitate-mugimenduarekin batera.

Hezitzaileentzako eta gizarte langileentzat zinez interesgarriak

Andrew Furco-ren Agenda Euskadin hasiko da udal-teknikarientzako lantegia batekin hilaren 26an 9.30etatik 11.00etara «Building high quality community engagement partnerships: Exploring community perspectives on building partnershipswith educational centres» izenburupean.

Egun berean, Deustuko Unibertsitatean izango da «A Status Report on the Impacts of Service-Learning: A Review of theResearch», hitzaldia eskainiz, 16.00etatik 18.00etara. Hitzaldia Donostian ere entzun ahal izango da Deustuko Unibertsitateko Ikasgela Digitaletik.

Izena emateko: http://goo.gl/forms/7nMH2vp1gf

Hitzaldiak jarraipena izando du mintegi batekin, hurrengo egunean, Issues in Assessing Student Learning in Service- Learning”.Deustuko Unibertsitatean ospatuko da 16.00etatik 18.00etara 153 gelan.

Izena emateko: http://goo.gl/forms/dJvNToc0DO

Bere egonaldia bukatuko du Donostian , HEZIZERB elkarteak antolatutako formakuntza jardunaldi batekin (http://www.hezizerb.net )“Ikasketa-Zerbitzua eta Eskubideen Ikuspuntua haurtzaro eta nerabezaroarekin lanean”.

Zerbikas Fundazioaren kidea den Rafael Mendíaren eskutik hasiko da Jardunaldia 9.15etan, «Ikasketa- Zerbitzuazaurgarritasun-egoerako taldeekiko heziketa-metodologia bezala» izeneko hitzaldiarekin . 10.30etan hartuko duhitza Andrew Furco-k «Ikasketa-Zerbitzuko eraginkortasuneko ildo metodologikoak» gaiaren inguruanmintzatzeko. Jardunaldia 14.00etan amaituko da, Educo Fundazioko Politika eta Estrategia sailean HaurtzaroarenEskubideen Ikuspegiaren arduraduna den Restituto Ramos-en hitzaldiarekin “Haurtzaroaren Eskubide Ikusputuaketa babes era tratu onen politikak erakundeetan”.

Informazio gehiago eta izena emateko: http://www.hezizerb.net/es_noticias_amp.php? vnoticia=26: